
Tornu bertikalaren teknologia hidrostatikoa
06-07-2012
DANOBATek VTC-H gama eskaintzen du diametro handiko torneaketa bertikaleko zentruek merkatuan duten eskaera asetzeko. Teknologia hidrostatikoa oso bereganatuta dute Danobateko tornu bertikal gama hauek. Mugimendu hidrostatikoan oinarritutako teknologia hau neurri handiko makinetan eta aplikazio zehatzetan erabiltzen da batez ere.
Teknologia hidrostatikoa ondorengo elementuetan aplikatzen da:
- Irristatzeko gida hidrostatikoak X eta Y ardatzetan erabiltzen dira.
- Mahaia kojinete hidrostatikoen bidez eutsi eta zentratzen da.