Soluzio adimendunak eta  funtzio anitzeko mekanizazioa, SORALUCEk BIEMHra daramatzan proposamenak

Soluzio adimendunak eta funtzio anitzeko mekanizazioa, SORALUCEk BIEMHra daramatzan proposamenak

17-05-2018
  • SORALUCEk fresaketa, torneaketa eta artezketa lanak lotura bakarrean egin ditzaketen funtzio anitzeko soluzioak aurkeztu ditu, produktibitatea areagotzera bideratuta.
  • SORALUCE teknologia aurreratua, SORALUCE DAS+ ­­–makinaren ebaketa ahalmena maximizatzen du– eta SORALUCE VSET –landugabeko pieza handiak ahokatzeko eta lerrokatzeko denborak murrizten ditu– makinen erakusketak zuzenean eginda.
  • SORALUCEk SORALUCE Digital plataforma erakutsiko du; monitorizazio tresna indartsua da, fabrikazioaren funtzionamendua eta efizientzia optimizatzeko.
  • SORALUCEk sentsore adimendunak txertatzen ditu bere makinetan mantentze lanetako zerbitzu aurreratuak eskaini ahal izateko.

SORALUCErentzat berrikuntza da bezeroan hasi eta bezeroan bukatzen den prozesua: bezeroaren premien identifikazioarekin hasten da eta merkatuak gure produktuen berrikuntza teknologikoa ezagutzen duenean eta gugan konfiantza jartzen duenean bukatzen.

Egiten duen ikerketa zehatza, metatutako esperientzia eta bere bezeroen eskakizunak abiapuntu hartuta, SORALUCEk fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa lanetan dauden mugapenak sitematikoki gainditzen dituzten teknologia berritzaileak garatzen ditu. Garatutako soluzio berriak BIEMH 2018 azokan aurkeztuko dira, bezeroei lehiarako abantaila garbia emanda. Soluzio adimendunak gure bezeroen ekoizpen prozesua optimizatzera bideratutako teknologia berritzaileek osatuta.

Gure apustu teknologikoetako batzuk dira ebaketa ahalmena handitzea, doitasuna areagotzea, produktuak eta prozesuak digitalizatzea eta serbitizazioa.

VSET eta DAS+ teknologia berriekin enpresek beren enplegatu seniorrenen esperientzia eta ezagutza ordeztu ditzakete makinak funtzio adimendunez hornituta, eta horiekin ebaketa ahalmena handituta eta mekanizazio denborak murriztuta, aldi berean efizientziarik handiena eta errendimendurik hoberena lortuta.

Bizitza konektatu bat ikaragarri erraza izan daiteke. SORALUCEk bere ekosistema digitala aurkeztuko du Bilbon. Sentsoreek eta kontrolak ematen duten informazioarekin ebaluazio eta optimizazio adimendunak egiteko oinarri diren datuak lortzen ditugus. SORALUCE DIGITALek mundu digital oso bat eskaintzen du, praktikara bideratuta.

SORALUCEk funtzio askoko makinak aurkeztuko ditu etorkizuneko soluzio gisa, moldakortasunik, produktibitaterik eta doitasunik handiena eskaintzen baitute ekoizpenean. Fresaketa, torneaketa, artezketa eta mandrinaketa, dena makina bakarrean eta lotura bakarrean, doitze denborak funtzionamendu denbora bihurtuta.


SORALUCE TA-M berria, fresaketa, torneaketa eta artezketa ahalmen handia makina trinko batean

SORALUCEk fresaketa, torneaketa eta artezketa zentro berria aurkeztu du. SORALUCE TA-M deitzen da, eta produktibitatea maximizatzera bideratutako soluzio funtzioaniztuna da. Fresaketa, torneaketa eta artezketa eragiketak makina berean egin ditzake, eta neurri eta forma askotako pieza desberdinak erfizientzia eta doitasun handiz mekanizatzeko ahalmen eta funtzionaltasun garrantzitsuak eskaintzen ditu.

Eskakizun handiko osagaiak mekanizatzeko premiei erantzuteko sortu da modelo hau. Makina ataza askori erantzuteko gai da eta moldakorra, produktibitatea eta doitasuna maximizatuta, eta pieza prestatzeko denborak minimizatuta. Testuinguru honetan, SORALUCE TA-M funtzio askoko zentro berriak, bankada finkodunak, beharreko lotura kopura gutxitzen du eta ziklo denborak zein egon daitezkeen akatsak minimizatzen ditu.

Bere nortasun ezaugarrietako bat da mekanizazio prozesu desberdinak efizientziaz eta doitasunez egiteko gaitasuna, tartean torneaketa, fresaketa, artezketa, mandrinaketa, zulaketa eta hariztaketa direla.

SORALUCEk ahalmen multifuntzionalen serie oso bat ematen du, bere torneaketa buruak diseinatuz, bai eta mahai eta ziklo pertsonalizatuak eta eragiketa askotarako garatutako buru multifuntzionalen gama zabal bat ere, ahalmen eta funtzionaltasun handiagoa eskainita.

Horretarako, makinak fresaketa eta torneaketa mahai bat dauka bi aldaeratan –Ø 1.000 edo Ø 1.250 mm – eta SORALUCE H200T funtzio askoko burua, torneaketa, fresaketa eta artezketa lan askotarako. H200T buruak mandrinoaren biraketa blokeatzeko sistema berritzaile bat dauka, eta horri esker fresatzeko zein torneatzeko erreminak erabili daitezke zuzenean, tarteko elementuak behar izan gabe. Makinak, gainera, artezketa eragiketak egin ditzake eragiketa guztiak programatzen laguntzeko ziklo bereziak sartuta, eta harriak diamantatzeko eta eskuz orekatzeko lanetarako beharrezkoa den ekipamendua gehitu. Makinak hozgarria emateko eta taladrina iragazteko sistema espezifikoak ere eduki ditzake, gainazalen akabera ezin hobea bermatzeko.

Makinak 1.250 mm ibilbideak egiten ditu bertikalean eta 1.200 mm-koak zeharka, eta 8.000 kg arteko piezak fresatu eta 2.000 kg artekoak torneatu ditzake, 6 ÷ 400 rpm-ko abiadura tartean.

Ahalik eta egonkortasunik handiena emateko diseinatuta egonda, bere buruaren potentzia pare handia (28 kW / 479 Nm) eta torneatzeko mahaiaren buruarena kontuan hartuta, ebaketa sakonera handiko arbastu lanak egin daitezke. Egituraren elementuan burdinurtuan fabrikatzen dira erabat, izan ere, material hori oso preziatua da egonkortasunari eta barruko moteltze ahalmenari lotuta ezaugarri onak dituelako.

Trinko eta ergonomikoa, nabarmena da lan gunera erraz iristen delako, aurretik eta atzetik iristen baita piezen set-upa eta neurketa eragiketak errazteko eta makinaren operatibaren jarraipena egin ahal izateko.
Hala, SORALUCE TA-M berriak SORALUCEren funtzio askoko makinen gama zabala osatzen du; izan ere, 1.000 eta 8.000 mm arteko diametroa duten piezetarako den eta zutabe mugikorreko funtzio askoko zentroa duten funtzio askoko makinak dira (F gama) eta fresaketa eta torneaketa mahaiekin eta funtzio askoko gantry fresagailuekin konfigurazio ugari eduki ditzake (P gama).


Soluzio adimendunak

SORALUCE teknologia aurreratua
SORALUCEk erabiltzailearen esku jartzen du SORALUCEk doitasuna eta produktibitatea hobetzera bideratuta garatu duen teknologia guztia, hala nola Chip Breaker, Adaptive Control, Accura Heads edo DAS+ sistema arrakastatsua eta iraultzailea, DAS® sistemaren bilakaera baita, gure makinen mekanizazio gaitasuna handitzeko funtzionaltasun berriekin.

DAS+ sistemak bibrazio maila monitorizatzeko eta ez-egonkortasun arriskua (Chatterra) antzemateko aukerak ditu, bai eta chatterra kentzen uzten duten bi estrategia berri ere: ardatzaren abiadura sinkronizatzeko funtzio berria eta ardatzaren abiaduraren aldagailua. Funtzio berri horrek mekanizazio prozesua ikuskatzen du eta barruko algoritmo bat aplikatzen du ebaketa baldintza ezin hobeak lortzeko, eragiketa zehatz baten egonkortasuna areagotu ahal izateko. Ez-egonkortasuna baldin badago, algoritmo horrek ez-egonkortasun arriskua (chatterra) eta erremintak sortzen duen kitzikadura maiztasuna hartzen ditu kontuan eta arazoa konpontzeko estrategiarik hoberena aukeratzen du, DAS+ sistema automatikoki aktibatuta, ez-egonkortasuna kentzen duen ardatzaren abiadura optimoa aukeratuta edo mekanizazio prozesuan zehar oszilazio harmoniko etengabea sartuta. Makina langilearen laguntzaile bihurtzen da, makinaren ahalmenen erabilera optimizatzean arreta gehiago jarri ahal izateko.

DAS+® sistemak makina adimendunagoa lortzen du eta prozesuaren produktibitatea eta sendotasuna areagotzen ditu, eta azkenean lortzen du ziklo denborak murriztutea, erreminten bizitza baliagarria luzatzea, gainazalen kalitatea nabarmen hobetzea eta makina gutxiago higatzea lortzen du. SORALUCEk mekanizazioaren dinamikan dakien guztia eta daukan esperientzia guztia dauka sistema horrek, gure bezeroen onurarako.

Gainera, neurri handiko piezen alorran, SORALUCEk neurketa sistema berri bat aurkeztuko du –SORALUCE VSET sistema–. 3D ikuspen teknologietan oinarrituta dago, eta neurri handiko pieza landugabeen ahokatzerik eta lerrokatzekorik hoberenak kalkulatzeko denborak murrizten ditu.
Pieza neurtzeko, teknologia fotogrametrikoan oinarritzen da sistema, landuko den piezan dauden erreferentzia puntuez baliatuta. Neurketa fasean sortzen den informazioa piezaren 3D ereduarekin konparatzen da automatikoki, ahalik eta ahokatzerik hoberena kalkulatzeko. Pieza landugabea balidatu ondoren, makinarekin lerrokatu daiteke erreferentzia puntu berberak erabiliz.
Horrek pieza landugabeak lerrokatzeko eta ahokatzeko prozesuen denbora %70 ere murriztea dakar, bai eta aurreko prozesuetan, hala nola galdaketan, forjan eta soldaduran ateratzen diren piezen kalitatea %100 bermatzea ere.

SORALUCE Digitala:
Fabrikazioko paradigma digital berriak makinen, pertsonen eta prozesuen arteko interakzioa errazten du. SORALUCEk lehiakorragoak izaten laguntzen die bere bezeroei, industri digitalizazioaren alorrean berrikuntzak eginez eta makinak lainoarekin konektatzeko lanen efizientzia hobetuz, produkzioaren gaineko informazio fluxu etengabea edukitzeko eta makinen errendimendua optimizatzeko. Ekipoak elkarren artean konektatuta egoteak eta makinen datuak eskuratu eta aztertzeko aukera egoteak fabrikazio ingurune adimendunak sortzeko bide ematen dute.

Testuinguru horretan, SORALUCEk Data System aurkeztu du. Analisi tresna bat da, makinak sortzen dituen datuen gaineko informazio baliotsua ateratzen duena eta makinaren egoera ikuskatzen duena mekanizazio prozesuari ahalik eta etekinik handiena ateratzea bermatzeko. SORALUCE Data System tresna baliotsua da funtzionamendu denbora eta fabrikazioaren efizientzia optimizatzeko.

SORALUCE Data Systemen barruan hainbat funtzio daude, hala nola makinaren egoera denbora errealean ikusteko aukera, makinak egiten ari den mekanizazio lanari buruz eta beste puntu nabarmengarri batzuei buruz informazio garrantzitsua emanda. Tresnak erabiltzailearentzat praktikoak diren gaien buruzko txostenak egiten ditu, hala nola ekoizpenari eta prozesuari buruzkoak, energi kontsumoari buruzkoak edo mekanizazio zikloen eraginkortasunari buruzkoak. Mekanizazio prozesuaren aldagaiak optimizatzen laguntzen du, ekipoen mantentze lanen gaineko oinarrizko abisu seinaleen diagnostikoaren bitartez, eta horrekin makinaren produktibitatea handitzen du eta behar ez den kontsumoa ekiditen du. Gainera, makinan geldialdiak gertatzen badira emailak bidaltzen ditu automatikoki.

Hardware espezifiko batekin eta Big Data eta Cloud Computingeko azken teknologiak erabiliz, SORALUCE Data Systemek CNCak, PLCak eta makinan txertatutako sentsoreek ematen dituzten datu garrantzitsuak bildu eta gordetzen ditu, prozesatzeko eta informazio baliagarri bihurtzeko. SORALUCE Data Systemek makinaren ikuskapenean eta Big Datan oinarritutako zerbitzu sorta bat dauka mekanizazio prozesua eta makinaren portaera aztertzeko. Erabiltzaileak urrutitik eta era seguruan konektatu daitezke sistemara, esaterako ordenagailuak, smartohoneak eta tabletak erabiliz, eta horren bidez makinen gainean eta lantegiaren logistika sistemen zein ekoizpen sistemaren beste makina batzuen gainean informazio garrantzitsua eskuratu, lantegi adimendunaren errealitatea bezeroen esku jarrita. Gainera, lantegiko beste makina batzuetara konektatzea ahalbidetzen du, eta software aplikazio bat baino gehiagorekin konexioa eduki ere, esaterako hauekin:ERP, MES, GMAO, etab.

Monitorizazio aurreratua sentsoreen teknologiaren bitartez:
SORALUCE digitalizazioaren aroan aurrera egiten ari da makina fidagarriagoak lortzeko, eta osagairik kritikoenen egoerari lotutako seinale batzuen bilakaera aztertzen uzten duten sentsoreak txertatzen ditu. Helburua da funtsezko osagaietan akatsak antzematea eta planifikatuta ez dauden geldialdiak ekiditea.
Zentzu horretan, TA-M makinak sentsorizazioaren alorreko eremuko azken berritasunak dauzka, makina-erremintari aplikatuta. Sentsorizatutako elementuak bat baino gehiago dira, tartean burua bera, boladun ardatzak eta gida linealak izanik nabarmenenak. Horrek osagai horien osasunari buruzko datu garrantzitsuak eskuratzen uzten du, hala nola tenperatura edo bibrazioari buruzkoak.

Soraluce Data Systemen seinale horiek sistematikoki erregistratzeak seinale horiek denboran zehar duten bilakaera ikusten uzten du, bai eta neurriak aurretiaz hartzea ere, edozein tokitatik eta une oro. Horrek uzten du diagnostiko zehatzagoa egiten eta mantentze lanek ekoizpeneanduten inpaktua murrizten.

SORALUCEk erreferente berriak ezarri ditu fresaketan, mandrinaketan eta torneaketan

SORALUCE munduko liderra da fresaketa, mandrinaketa eta torneaketaren teknologietan. Bere historiako 55 urteetan ingeniaritzako ekarpen berritzaileak eta aitzindariak egin izan ditu etengabe, eta azkenean sektoreko estandar bihurtu dira. Bezeroek SORALUCE ezagutzen dute fresaketa, mandrinaketa eta torneaketarako soluzioetan duen esperientziagatik, beti bezeroaren efizientzia eta produktibitatea hobetzera bideratuta egon baitira. Bezeroentzat ezaguna da, baita ere, produktu bakoitza pertsonalizatzeko duen gaitasun teknologikoagatik, izan ere, produktuak bezeroaren premia berezietara moldatzen daki eta, gainera, giltza eskura erako proiektuak sortzen ditu, inbertsiogileak kalitateari, efizientziari eta kostuei lotuta eskatutako parametroekin bat datozen lerro osoak diseinatuz eta sortuz.

Marka europarrak esperientzia zabala dauka, 2.500dik gora makina salduta, erdia baino gehiago Alemanian, oso merkatu zorrotzean, alegia. Urteekin frogatu ahal izan da, baita ere, bezeroen %80 berriro jarri dutela konfiantza bere produktuetan.

SORALUCE DANOBATGROUPeko kidea da, Europako enpresa talde garrantzitsuenetako bat den MONDRAGON Korporazioko makina-erremintaren dibisioko kidea, alegia. Goi mailako bederatzi fabrikazio lantegi ditu, Espainian, Alemanian, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, Bikaintasun Zentro bat Alemanian, BIMATEC SORALUCE, bere I+D zentroa, non 120 ingeniari eta 20 doktore ari diren lanean, eta 30 urte baino gehiagoko historia bat. DANOBATGROUPek merkatuan dagoen eskaintza multiteknologiko osotu eta lehiakorrenetako bat eskaintzen du. 1.300 laguneko plantilla du, eta 2016an 260 milioi euroko fakturazioa izan zuen, eta horri esker I+G+B alorrean inbertsio handiak egiten jarraitu ahal izan du, fakturazio osoaren %8 inguru arlo horretan inbertituta.