Skip to main content
2022/06/28

Roger Collen Danobat Inc.-era batzen da

Roger Collen Danobat Inc.-era batzen da

Roger Collen Danobat Inc.-era batu  da trengintza-produktuen zuzendari gisa ipar Amerikako merkaturako. Postu horretan, Danobatek Ipar Amerikan dituen trenbide-produktuen merkatuaren, salmenten eta marketinaren garapenaren arduraduna izango da.  50eko hamarkadaz geroztik, Danobatek artezteko makinak eta tornuak diseinatu eta egiten ditu, baita kalitate handiko piezak fabrikatzeko ekoizpen-lerro osoak ere. Danobat Inc. 1982tik dabil Estatu Batuetan, Danobat produktuak bezero estatubatuarrei hornitzen. 1986an, Danobatek trengintzarako lehen produktua garatu zuen. Linea horren arrakastak Danobat trengintza-negozio unitate bat sortzera eta trengintza-sektorerako eskaintza zabaltzera eraman zuen. Orain arte, Danobatek mundu osoan zehar instalatu ditu bere produktuak.

Collenek 35 urte baino gehiagoko esperientzia du proiektuen diseinuan, salmentan eta kudeaketan eta errodadura osagaiak mantentzeko eta konpontzeko ekipo espezializatuen eraikuntzan. 1986an Simmons Machine Tool Corporation-en (orain NSH-USA) hasi zuen bere karrera. 1999an Macton Corporation-eko (orain BBM) produktu zuzendari izatera pasa zen eta 2005ean Simmonsera itzuli zen salmenta presidenteorde gisa. Collenek mundu osoko tren-mantentze ekipoen hornikuntzan parte hartu du.

Danobateko zuzendari nagusi Xabier Alzagak adierazi duen bezela: " Collen jaunak duen merkatuaren ezagutzak eta pilatu duen lan esperientziak aktibo garrantzitsua bihurtzen dute Danobatentzat". Oskar Uriak, Danobateko Trenbide Negozio Unitateko zuzendariak, zera adierazi zuen: "Bere esperientzia teknikoak lagunduko du Ipar Amerikako merkatuan zabaltzeko dugun helburuan".

Collen The Locomotive Maintenance Officers Association eta Shop Equipment and Processes Committee-ko kidea da eta Association of Public Transportation committees ere partehartu du.