Skip to main content
2013/05/09

DANOBATGROUPeko Berrikuntza zuzendariak'berrikuntza eta garapen jasangarria'ri buruzko nazioarteko foroan hartu du parte Pekingo CIMT 2013 erakustazokan.

DANOBATGROUPeko Berrikuntza zuzendariak'berrikuntza eta garapen jasangarria'ri buruzko nazioarteko foroan hartu du parte Pekingo CIMT 2013 erakustazokan.

CIMT 2013 erakustazokaren baitan, Txinan egiten den makina erreminta nagusienen baitan hain zuzen ere, Berrikuntza eta Garapen Jasangarriaren inguruko mundu mailako foroa egin da, non etorkizun jasangarriagoa izateko makina erreminta industriak izan dezakeen paperaren inguruan eztabaidatu den. Antxon Lopez Usoz jaunak, DANOBATGROUPeko berrikuntza zuzendariak hartu du parte foro horretan mundu mailako beste hainbat pertsona adierazgarrirekin batera, besteak beste, Wu Bailin, CMTBAko presidentea , eta Thorsten Schmidt, Gildemeister Agko kontseiluko presidenteordea.

Fabrikazio sistemetan eraginkortasun energetiko eta ekonomikorako joerekin batera produkzio industriak gizartean duen eragina kontuan izaten badugu, makina erreminta arlorako paradigman aldaketa nabarmentzen da. Produkzio sistemen jasangarritasunak ez dauka zertan bateraezina izan enpresen lehiakortasunarekin. Historikoki makina erreminta industriak ahalik eta ekiporik produktiboenak, zehatzenak eta fidagarrienak garatzeko ahalegina egin du kalitatea hobetzearekin batera. Hala ere, azkeneko urteetan makina erreminta fabrikatzaileek makinaria jasangarrian inbertitu dute; batetik, baliabide urritasunari eta bestetik, energia kontsumoaren igoerari aurre egiteko, eta fabrikazioaren globalizaziotik ondorioztatutako mundu mailako erronka sozialei aurre egiten laguntzeko. DANOBATGROUP, lehenik eta behin ikerketa arloan, eta gaur egun bere produktu karteran jasangarritasuna ziurtatu ahal izateko berritzen .ari da lanean arlo hauetan:

    • Makinaren bizitza zikloa hobetu material birziklagarrien bidez edo olioen kontsumoa minimizatuko dute errefrigerazio sistemak erabiliz.
    • Energia kontsumoa gutxitu makina ez dagoenean lanean geldituz edo frenatu edo balaztatzeko mugimenduetan errekuperatuz.
    • Kostuetan aurreztu mekanizazio prozesuen simulazioaren bidez edo operazioen integrazioaren bidez.
    • Langileen kualifikazioa hobetuz makinaren erabilera eta mantentze lanetan laguntzeko edo programazioa, piezen mantenimendua edo gero eta konplexuagoak diren sistemak barneratuz.

DANOBATGROUPek 20 urtetik gora daramatza Txinako merkatuan, eta CIMT 2013 erakustazokara produktu hauekin aurkeztu da:  SORALUCE FR-14000 fresaketa eta mandrinaketa zentroa, SORALUCE kainaren irteera modularra, DANOBAT HG-91-3000 artezteko makina, eta DANOBAT TH-500 tornu horizontala . Makina hauek guztiek teknologia eta diseinurik aurreratuenak dituzte barneratuta.