Ingeniaritzako 60 ikaslek baino gehiagok esperientzia berritzailea bizi dute Advanced Manufacturing Hackathonen bigarren edizioan
-
Tecnun Nafarroako Unibertsitateko eskolako ikasleek osatutako 17 taldek parte hartu dute Danobatgroupek antolatutako ekimenean.
-
Saria Franfurktera bidaia bat da eta Danobat-Overbeck eta Bimatec Soraluce industria taldeko enpresen filialak bisitatzeko aukera izatea.
-
Ekintza honekin indartu egiten da fabrikazio aurreratuaren erronkei erantzungo dieten esperientzia praktikoen bidez prestakuntza akademikoa errealitate profesionalera hurbiltzeko erakunde biek hartua duten konpromisoa.
Industriaren etorkizuneko erronkei erantzuteak berritzeko gaitasun handia eskatuko die fabrikazio aurreratuaren hurrengo belaunaldiei. Ingeniaritza ikasle gazteen artean sormen hori sustatzeko asmoz, Danobatgroup industria taldeak Advanced Manufacturing Hackathon ekimenaren bigarren edizioa antolatu zuen atzo.
Lehiaketa hori Ideko industria taldeko partner teknologikoaren instalazioetan egin zen, eta bertan Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako (Tecnun) Ingeniaritza Industrialeko Masterreko 66 ikaslek parte hartu zuten.
Iker Usabiagak, Danobatgroupeko Gestio Sozialeko zuzendariak, nabarmentzen duen bezala, “Oso harro gaude formatu berritzaile honen bigarren edizioa ospatzeaz. Hackathonak esperientzia paregabea sortzeko aukera ematen digu, non parte hartzaileak hasiera-hasieratik inplikatu eta proiektuan murgiltzen diren. Guretzat, topaketa hau erronka bat baino askoz gehiago da, sormena bultzatzeko, lankidetza sustatzeko eta etorkizuneko talentuarekin konektatzeko aukera bat da”.
Lau pertsonako 17 taldetan banatuta, parte hartzaileek 75 minutu izan zituzten sektorearen benetako erronka bati erantzuteko irtenbide berritzaile bat kontzeptualizatzeko eta proposatzeko. Erronkari esker, ikasle gazteek ikasgelan eskuratutako ezagutzak aplikatzeko aukera izan zuten, eta euren sormena proban jarri zuten, aldi berean.
Gainera, taldeek Danobat kooperatibaren eta Ideko taldearen berrikuntza motorraren instalazioak bisitatzeko aukera izan zuten.
Ikuspegi dinamiko horrek erakartzeko ekimen tradizionalak hausten ditu. Hori guztia, aldi berean ikasleei beren ideiak garatzeko eta egokien deritzoten moduan aurkezteko beharrezko askatasuna eskainita. Ekimenak, horrela, autonomia eta talde lana sustatzen ditu, industriaren benetako erronkei erantzungo dieten irtenbideak eraikitzeko funtsezko zutabeak.
Jesus Gutierrez, Sofia Aparicio, Juan Larzabal eta Xabier Monrealek osatutako talde irabazleak Frankfurtera (Alemania) bidaia bat jaso zuen, sari gisa, Danobat-Overbeck eta Bimatec Soraluce lantegiak, Danobat eta Soraluce markek Europa erdialdeko herrialdean dituzten filialak, ezagutzeko. Han dauden bitartean, ikasleek puntako bezeroak dituen abangoardiako ingurune industrial baten errealitatea eta eguneroko jarduna gertutik ezagutzeko aukera izango dute.
Advanced Manufacturing Hackathonek errealitate profesionala belaunaldi berrietara hurbiltzeko Danobatgroupek duen konpromisoa indartzen du, Tecnun ibilbide luzeko aliatu akademiko baten eskutik.
“Hamar urte baino gehiago daramatzagu Danobatgroupekin lankidetzan, eta jarduera horrek aukera paregabea ematen digu ikasleak ikasgeletatik ateratzeko, haiek ingurune errealak ezagutu eta inguru horietan esperimentatzeko, mundu profesionalaren konplexutasuna islatzen duten erronkei aurre eginez. Esperientzia praktikoak, zeinekin Danobatgroup bezalako exijentzia handiko sektore baten lan errealitatera hurbilduko diren”, nabarmendu du Mikel Arizmendi Jacak, Tecnuneko Ingeniaritza Mekanikoko irakasle titularrak.

Danobatgroup-i buruz
Industriako fabrikazioari aplikatutako teknologikoen alorrean 70 urteko ibilbidea eginda, Danobatgroupek trebakuntza handiko 1.400 pertsona baino gehiago ditu plantillan, eta 344 milioi euroko fakturazioa. Taldea MONDRAGON Korporazioko kide da, eta makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuaren sektorean nazioarteko erreferentea, eta Danobat, Soraluce eta Goimek dira bere enpresa nagusiak.
Tecnun-i buruz
Tecnun – Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Eskola, Donostian, etorkizuneko ingeniarien prestakuntza profesional, zientifiko eta gizatiarrean laguntzen du. 1961ean sortu zenetik, irakaskuntza, ikerketa eta gizarteari zerbitzua ematearen arteko oreka mantendu du, jarduera horiek elkar osatzea sustatuz.
