Skip to main content
2019/04/10

Fabrikazio aurreratuko soluzioen DANOBATen eta SORALUCEren azken garapenak Pekingo CIMT 2019 azokan, DANOBATGROUPen eskutik

Fabrikazio aurreratuko soluzioen DANOBATen eta SORALUCEren azken garapenak Pekingo CIMT 2019 azokan, DANOBATGROUPen eskutik
  • Azoka apirilaren 15etik 20ra egingo da Pekinen, eta makina-erreminten eta ekoizpen sistemen fabrikatzaileak presentzia nabarmena edukiko du bertan.
  • Industria taldeak bere balio digitaleko proposamena aurkeztuko du, zeina 4.0 industriaren paradigmaren barruan taldeak berak garatu dituen teknologiek osatuta dagoen.
  • Gainera, DANOBATGROUPek Txinan eskaintzen dituen zerbitzu berriak aurkeztuko ditu; Shanghain berriki inauguratu duen Bikaintasun Zentro berriaren bitartez eskaintzen ditu zerbitzu horiek.

Fabrikazio aurreratuko soluzioen garapenaren alde egiten duten apustu sendoa erakusteko asmoarekin, DANOBATGROUP makina-erreminten eta ekoizpen sistemen fabrikatzaileak presentzia nabarmena edukiko du CIMT azokaren hurrengo edizioan, Pekinen.

Artezketa, torneaketa, fresaketa, mandrinaketa eta xaflaren eraldakatako prozesuak ekoizpen ahalmen handiz gauzatzeko diseinatuta DANOBAT eta SORALUCE markek garatu dituzten azken soluzioak aurkeztuko ditu Taldeak, E001 B001 standean, 210 metro koadroko erakusketa gune batean.

Horrez gain, IRD-400 artezteko makina jarriko da ikusgai. Forma ez-zilindrikoetarako eta erradiotarako soluzio bat da, eta trokelen eta matrizen mekanizaziorako diseinatuta dago bereziki.

Era berean, taldeak aukera hau aprobetxatuko du bere balio proposamen digitala aurkezteko, zeina 4.o industriako kontzeptuetan oinarrituta taldeak berak garatu dituen teknologiek osatuta dagoen, adimendunak diren eta ekipo autonomo eta interkonektatuekin hornituta dauden guneak sortzeko lanetan aurrera egiteko.

DANOBATGROUPek, halaber, azaroan Shanghain inauguratu ziren instalazio berrien bitartez Txinan eskaintzen dituen zerbitzu berriak aurkeztuko ditu.

 

Danobat-Overbeck IRD-400

CIMT 2019an, IRD-400 artezteko makina aurkeztuko da. Forma ez-zilindrikoetarako eta erradiotarako soluzio bat da, eta DANOBATek Alemanian duen filialak, hau da, DANOBAT-OVERBECKek garatu du.

Erakundeak azokara eramango dituen artezketa eskaintzen artean dago barrualdeak, kanpoaldeak, aurpegiak eta erradioak artezteko IRD-400 makina. Makina hau bereziki diseinatua izan da trokel eta matrizeen mekanizaziorako.

Garapen honen abantaila nagusiena da doitasun maximoko emaitzak lortzen direla konplexutasun geometriko handia duten piezetan eta produktibitate maila handia lortuz.

Artezketarekin zehaztasun handiko akabera lortzen da txertatuta duen eta 91 gradu arteko biraketa eman dezakeen BO ardatz bati esker. Ardatzen kontrolak posible egiten du barrualde konplexuak egitea, harri bakar bati eta inguruaren trazaketa bakar bati esker. Ondorioz, produktibitatea maximizatu egiten da.

Modelo honen baitan, 4 ardazdun dorreak softwarean txertatuta duen neurketa-zunda bat dauka, piezaren jatorrizko posizioa detektatzeko balio duena. Modu honetan, sistemak doitasunez lortuko du nahi duen neurria akaberaren azken iraganaldian. Ingurune biribiletan, biribiltasun- desbiderapena 0,5 µm izan daiteke.

Garapen honen beste berezitasun bat da ardatzen mugimendu guztien sinkronizazio gradu maila handia piezaren errotazio-ardatza barne (C0). Ondorioz, artezketa ez-zilindrikoa egin daiteke. Prestazio honek gainera aukera ematen du piezan geometria konplexuak mekanizatzeko koordenatu bidezko artezketarekin eta forma karratu, angeluzuzen zein libreak egin daitezke doitasun handiarekin.

 

Abangoardiako teknologia duten garapen aurreratuak

Ikusgai jarritako makinaz gain, taldeak artezketa, fresaketa, mandrinaketa, torneaketa eta funtzio askoko prozesuetan garapenik aurreratuenei buruzko informazioa aurkeztuko du, teknologia berriekin batera, hala nola blanking laserra eta hainbat sektoretarako balio erantsi handiko piezen fabrikaziorako soluzio aurreratuak.

Azokan, DANOBATek automobilgintzako industriarako dituen kanpoaldeen artezketa zilindrikoko soluziorik aurreratuenak aurkeztuko ditu. Joera berriei erantzuteko asmotan, enpresa motor elektriko eta hibridoetarako sortutako soluzioetako funtsezko eragile gisa posizionatu da. Automobilgintzako fabrikatzailerik zorrotzenek aplikatzen dituzte soluzio horiek guztiak, tartean hauek: Shanghai Automobile Gear Works, Renault, Nissan, Fiat, PSA, Ford, Daimler, Scania, GKN Driveline, Magna eta ZF.

Automobilgintzarako soluzioez gain, erreminten sektorera eta sektore hidraulikora zuzendutako informazio ere eskainiko da. Berrikuntzan duen zigilu bereizgarria indartzeko, enpresak PCD ebaketa erremintetarako soluzio bat garatu du. Soluzioa ez dago oraingoz eskuragarri merkatuan, eta produktibitatea %250 baino gehiago handitzea ahalbidetzen du. Ponpa hidraulikoetarako soluzio eraginkorrak ere egongo dira, hala nola lan astunetarako artezketa zilindrikoko soluzioetan azken-azkena, eta soluzio horien hainbat aplikaziori buruzko informazioa eskainiko du, esaterako tren ardatzena, inprimaketa arrabolena eta aeronautikako ardatzena.

DANOBATek eskainiko du, halaber, doitasunari, zurruntasunari eta bibrazioen moteltzeari lotutako premiak asetzera bideratutako diseinu kontzeptu berria daukaten artezteko makina zentrogabeei buruzko informazioa. Erremintetarako, errodamenduetarako eta barretarako soluzioak dira CIMT azokan erakutsiko diren aplikazio estrategikoetako batzuk.

Enpresa erreferentea ere bada artezteko makina bertikaletan, horietan beste eragiketa batzuk sartuta, hala nola artezketa, neurketa, torneaketa, bizar kentzea eta beste mekanizazio lan batzuk. Artezteko makinen gama hau errodamenduetarako, engranajeetarako, ardatzen mangeretarako, turbina diskoetarako, konpresore estatorretarako, panaletarako eta beste aplikazio batzuetarako disienatuta dago.

Torneaketako soluzioei dagokienez, enpresak trenen gurpilak eta freno diskoak birprofilatzeko bereziki diseinatu diren hobi-tornuen gaineko informazioa eskainiko du. Tornu horiei esker, trenaren ardatza desmuntatu beharrik gabe egin daiteke eragiketa hori, tornuak teknologiarik berrienarekin hornituta baitaude.

Standean, halaber, SORALUCEren funtzio askoko zentroen gaineko informazioa eskainiko da, produktibitatea ahalik eta gehien handitzera bideratutako soluzioak baitira. Fresaketa, torneaketa eta artezketa eragiketak makina berean egiteko gai izanda, zentro hauek ahalmen handiak eta mekanizaziorako funtzio aukera zabala eskaintzen dituzte, neurri eta forma desberdineko pieza mota ugari efizientzia eta doitasun handiz mekanizatzeko.

Produktu gama hau neurri ertaineko eta konplexutasun handiko osagaien mekanizazioan dauden premiei erantzuteko sortu da. Makinek ataza asko egiteko eta moldakorrak izateko behar diren baldintzei erantzuten diete, produktibitatea eta doitasuna maximizatuta eta piezak prestatzeko denborak minimizatuta. Testuinguru honetan, gama berriarekin lotura gutxiago behar dira, eta doitasuna maximizatu egiten da eta ziklo denborak eta akats posibleak minimizatu.

Mekanizazio prozesu desberdinak egiteko gaitasuna da bere ezaugarri bereizgarrienetako bat, tartean torneaketa, fresaketa, artezketa, mandrinaketa, zulaketa eta hariztaketa sartuta.

SORALUCEk funtzio askoko gaitasun sorta oso bat eskaintzen du, bere mahai diseinuei eta ziklo pertsonalizatuei esker eta funtzio aniztuneko buru aukera handiari esker, eragiketa ugaritan ahalmen eta funtzionaltasun handiagoa edukitzeko garatu baitira.

SORALUCEk funtzio askoko makinen gama zabala eskaintzen du, Ø 1000 eta Ø 8000 mm arteko piezetarako: funtzio askoko makina konpaktuen gama estandar bat (TA-M, TR-M y FMT); zutabe mugikorreko funtzio askoko zentro pertsonalizatuak (F gama) fresaketarako eta torneaketarako mahaiekin; funtzio askoko gantry fresatzeko makina (P Gama); eta torneaketa zentro bertikalak (VTC gama).

Aurretik aipatutako informazioaz gain, standean DANOBAT LB makina berriaren gaineko informazioa emango da, zeina bobinaz elikatutako laser bidezko ebaketa makina baita. Produktibitate handiko makina bat da, eta zuntzeko teknologiak laser bidezko ebaketan dituen abantaila guztiak (efizientzia, abiadura, moldakortasuna, gutxieneko mantentze lanak,etab.) eta bobina metalikoak erabiltzeak dakartzan abantailak (%15era arteko aurrezpena materialen kostuan eta xaflaren aprobetxamendu handiagoa) konbinatzen ditu.

Prozesatu beharreko materialean asko aurreratzea eta makinak jarduerarik gabe dagoen denborak murriztuta produktubitatea asko handitzea helburu nagusi dituen kontzeptua da.

Besteak beste, sukaldeko tresnerietan (kazoletarako diskoak, zartaginak, wokak, labanak, etab.), silo metalikoetan, automobilgintzaren industrian eta argiztapenerako osagarrietan, hala nola luminarietan, erabili daiteke soluzio berri hau.

Etorkizuneko lantegietarako teknologia digitalak

Azokan, DANOBATGROUPek industriaren digitalizazioaren alde egiten duen apustua ezagutaraziko du. Teknologia digitalez hornitutako garapen adimendunen eskaintza baten inguruan egituratuta dagoena, eta bere helburua da benetako fabrikazio inguruneen automatizazioan aurrera egitea.

Azken aurrerapen teknologikoei esker balio erantsi handiko zerbitzu berriak eskaini daitezke, eta, testuinguru horretan, DANOBAT eta SORALUCE CIMT azokaz baliatuko dira serbitizazioan duten eskaintza erakusteko, zeinarekin makinen kudeaketa adimenduna eskaini, mantentze lanetarako estrategiak hobetu, ekipoen lehiakortasuna areagotu eta fabrikazio planten ekoizpena optimizatu nahi den.

Beren zerbitzu adarraren barruan, marka biek balio digitaleko proposamen sendo bat dute, informazioaren eta komunikazioaren teknologien azken aurrerapenetan oinarrituta, lantegi eta fabrikazio ingurune adimendunak, elkarrekin konektatuak, automatizatuak eta erabakiak beren kabuz hartzeko gaitasunarekin eraikitzen laguntzeko.

Gaur egun, garapen horiek jada txeratuta daude hainbat industri sektoretako makina eta ekoizpen lerro integraletan, eta lanean ari dira jada munduko hainbat lekutan.

Smart HMI da DANOBATek eta SORALUCEk CIMTera eramango dituzten zerbitzu digitaletako bat. Interfaze adimendun bat da, zeinak makinarekin lan egiteko laguntzak eskaini eta ekipoaren egoerari eta funtzionamenduari buruzko denbora errealeko informazioa eskuratzea ahalbidetzen duen.

Zerbitzu horrek dituen abantaila nagusiak dira ekipoen erabilgarritasuna handitzen dela, kontrolaren maneiu logikoa eskaintzen duela, programatzen laguntzen duela eta mekanizazio ziklo espezializatuen zein maneiuari eta mantentze lanei buruzko dokumentazioa pantailan aurkezten dituela.

Lagundutako mantentze lanak egiteko erraztasunak ere eskaintzen ditu, bai eta hutsegiteak lokalizatzeko laguntzak, gomendatutako lehengoratze planak eta energiaren kontsumoari buruzko jarraibide grafikoak ere.

Data System da, baita ere, digitalizazioaren alde garatu den eta azokan erakutsiko den produktu bat. Big Data teknologietan eta datuak atzitzeko eta monitorizatzeko teknologietan oinarrituta dagoen zerbitzu sorta bat da, zeinak makinen egoera ezagututa haien hutsegiteei aurrea hartzen, geldialdiak planifikatzen eta ekipoen produktibitatea hobetzen uzten duen.

Data System da taldearen negozioek sendotu duten beste soluzio digital bat. Industriako hainbat sektoretako fabrikatzaileen ekipoetan instalatuta lortu dute soluzioa sendotzea, eta baliagarria da makinaren benetako kontsumoa kontrolatzeko edo ekoizpenaren kudeaketan eta mekanizazio prozesuetan eraginkortasuna optimizatzeko, besteak beste.

CIMT azokan, halaber, Control System sistemaren gaitasunak aurkeztuko dira. Fabrikazio lerro automatizatuak kudeatzeko sistema bat da, zeinarekin kontrol prozesuak zentralizatzen eta ekipoen egoeren gaineko ezagutzan eta informazioaren zentralizazioan oinarrituta erabakiak hartzen baita.

Control Systemek, gainera, hainbat abantaila eskaintzen ditu, hala nola datu eta adierazle gakoen jarraipena egitea, txostenak prestatzea, prozesuen optimizaziorako informazioa sortzea eta segurtasuna areagotzea.

Bukatzeko, fabrikatzaileek Intelligent Components izenekoak ezagutaraziko dituzte. Makinan txertatutako gailu adimendunak dira, eta ekipoen produktibitatea edo mekanizazio gaitasuna areagotzen dituzte. Soluzioen familia horren barruan dago DAS+ moteltze aktiboko sistema. Jada 70 makinatan instalatuta dago


Balio erantsi handiko zerbitzuak Txinako merkaturako

DANOBATGROUPek, halaber, Txinan eskaintzen dituen zerbitzu berriak aurkeztuko ditu. Zerbitzu horiek azaroan Shanghain berriki inauguratu duen Bikaintasun Zentro berriaren bitartez eskaintzen ditu; izan ere, zentroaren zeregina da Txinako merkatuko presentzia indartzea eta herrialde horretako bezeroei balio erantsi handiko zerbitzu bat eskaintzea.

Makina-erreminten eta ekoizpen sistema aurreratuen fabrikatzailearen instalazio berriak tailer bat dauka buruak konpontzeko ekipamenduekin, bai eta ordezko piezen biltegi bat, balio erantsi handiko makinen show-room bat eta bulego gune bat ere.

Bikaintasun zentro hau industri taldeak duela 25 urte baino gehiagotik Pekinen duen ordezkaritzari batzen zaio, eta bertan garatzen duen jarduera osatzeko balioko dio. Gainera, instalazio berriekin zerbitzu berriak gehitu ahal izango ditu Txinako eskaintzan. Zentzu horretan, Shangain ezarritako instalazioak erakusketak eta saiakuntza pertsonalizatuak eskainiko dizkie bezeroei eta laguntza teknikoko zerbitzuak eta prestakuntzak emango ditu, eraginkortasunez eta hurbiltasunez, tokiko ekipo tekniko trebatu bat sartuta, ordezko piezen berehalako entregaren bitartez eta konponketak oso denbora laburrean egiteko aukera eskainita.

DANOBAT eta SORALUCE Txinako merkatuko ezagunenen artean posizionatzea da DANOBATGROUP Shangain ezartzearen xedea. Gainera, jarduera komertziala eta laguntza teknikoari lotutakoa sendotzeko ere balioko du. Bezeroekiko harremanak estutzen eta tokiko zerbitzu hurbilagoa, espezializatuagoa eta balio erantsi handiagokoa eskaintzeko aukera emango duen apustua da.

Instalazioak, non hasieran 10 pertsonak egingo baitute lan, DANOBATGROUPek Txinan eskaintzen dituen zerbitzuen gama zabalduko du eta Asiako herrialdean salmentak bultzatzeko helburua ezarriko dio bere buruari, Shangai aldean bereziki eraginda, herrialdeko industri gune garrantzitsuenetakoa baita. Taldearen asmoa da urtean 40 milioi euro baino gehiagoko salmenta bolumena lortzea Txinako merkatuan, datozen bi edo hiru urteetan.

Historikoki, Txina funtsezko merkatua izan da enpresa taldearentzat. Izan ere, 1991az geroztik egon da merkatu horretan, 30 pertsona baino gehiagoz osatutako tokiko ekipo batekin. Horrez gain, 600 makina baino gehiago instalatu ditu herrialdean; beraz, DANOBATGROUPek Txinako bezeroen premia espezifikoak ezagutzen dituzten pertsona trebatuen talde bat dauka, eta lantalde hori, halaber, DANOBATek eta SORALUCEk beraien garapenetarako erabiltzen duten abangoardiako teknologia europarrean egunean dago. Horri esker, DANOBATGROUPek teknologia globala eskaini ahal die bere bezero txinatarrei, bertako ezagutza teknikoekin, zerbitzuarekin eta erabilgarritasunarekin.


DANOBATGROUPi buruz

Industriako fabrikazioari aplikatutako teknologikoen alorrean 65 urteko ibilbidea eginda, DANOBATGROUPek trebakuntza handiko 1.300 pertsona baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erreminten sektorean eta industriako fabrikazioari aplikatutako teknologietan.