Skip to main content
2021/10/14

Danobatgroup, emakumeen talentu zientifikoarekin konektatuta

Danobatgroup, emakumeen talentu zientifikoarekin konektatuta
  • Industria taldeak gaur ospatzen den Emakume Teknologoentzako Ada Byron sarien banaketa ekitaldian parte hartuko du
  • Erakunde babesleetako bat izateaz gain, makina-erremintaren fabrikatzailea Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak ematen dituen sari horien epaimahaiko kide da

 

Emakumeen talentu zientifikoaren sustatzearen aldeko apustuan, Danobatgroupek berriz ere presentzia nabarmena izan du Emakume Teknologoentzako Ada Byron sariaren banaketan. Aurten CSICeko Elena Garcia Armadam ikertzaileak jaso du. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak urtero ematen dituen sarien zortzigarren edizioaren zeremonia unibertsitate zentroko Paraninfoan egiten ari da gaur goizean.

Nerea Aranguren, makina-erreminta fabrikatzailearen berrikuntza zuzendaria, sarien epaimahaikidea izan da eta zeremoniara joango da. Sarion helburua da ikerketaren eta garapen teknologikoaren arloan emakumeen bokazioak sustatzea.

Danobatgroup sarien babesleetako bat da, Microsoft, Bizkaiko Foru Aldundia eta Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer bezalako enpresa eta erakundeekin batera. Lehiaketak Innobasque eta Basque Health Clusterren laguntza ere izan du.

“Emakumeak karrera zientifikoetara, teknologikoetara eta ikerkuntzara sar daitezen bultzatzea funtsezkoa da industria sektorearen iraunkortasunerako, ekoizpen ehunaren lehiakortasunerako eta berrikuntza bultzatzeko", esan du Danobatgroupeko berrikuntza zuzendariak.

Lan aitzindaria exoeskeleto pediatrikoen garapenean

2021eko Emakume Teknologoentzako Ada Byron sariek Elena Garcia Armadamek (doktorea Ingeniaritza Industrialean, CSICko ikerlari zientifikoa eta Marsi Bioncis-eko lehendakaria) exoeskeleto pediatrikoen garapenean egindako lan aitzindaria saritu dute.

Ada Byron 2021 sari nagusiaren irabazleak 100 lan zientifiko baino gehiago argitaratu ditu, eta bere lanak nazioartean hedatuta dauden 8 patente ahalbidetu ditu. 2013 urtean Marsi Bionics enpresa sortu zuen, bere jardueraren zati handi bat transferentzia teknologikora bideratzen duena.

Ospe handiko erakundeek eman dizkioten 40 sariek bere lanaren inpaktu zientifiko, teknologiko eta sozial handia aitortzen dute. Gainera, honakoetan parte hartzen du, besteen artean: Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren Asturiasko Printzesa sarien epaimahaian, Transferentzia Teknologikoko Sari Nazionalean eta Ingeniaritza Errege Akademiako Emakumea eta Ingeniaritza Programako Komitean.

Bestalde, Jordina Torrents Barrena katalanak Ada Byron gazte saria jasoko du gaur. 2019an doktoratu zen Pompeu Fabra unibertsitatean, adimen artifizialaren, ikaskuntza automatikoaren eta irudi medikoaren alorrean, eta Ingeniaritza Informatikoan lizentziatu zen Rovira i Virgili unibertsitatean. Gaur egun, Torrents HP Inc-eko Big Data & Analytics sailean ari da lanean. - Large Format Printing (Bartzelona), adimen artifizialeko eta ikaskuntza automatikoko taldearen buru. HPn egiten duen lana Kataluniako Universitat Obertan egiten dituen irakaskuntza lanekin uztartzen du.

Guztira, sarietako epaimahaiak 95 hautagaitza jaso eta ebaluatu ditu sari nagusirako (3.000 euro), eta 42 gazte sarirako (1.000 euro). Hautagaitza guztiak baloratu dira haien prestakuntza, sektore teknologikoan duten jarduera profesionala, hedapen sozialean izandako inplikazioa, gainditzeko gaitasuna eta berdintasun handiagorako aldaketak bultzatzeko ekimenetan parte hartzea dela eta.

2014an sortua, Ada Byron saria dagoeneko bost herrialdetan ezarrita dago, eta Deustuko Unibertsitateak Europako eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetara zabaltzea espero du eta, epe luzera, nazioartean sari bat ematea.

Danobatgroupek sarietan parte hartzea bere talentuaren kudeaketa eredu estrategikoaren barruan kokatzen da. Eredu horrek bere profesionalen ahalduntzea eta emakumeek zientzian egiten duten ekarpena ikusaraztea bilatzen duten ekimenei laguntzea ditu ardatz.

Gainera, honelako ekintzei lagunduz bokazio zientifikoak sustatzea eta teknologia eta ikerketarenganako pasioa bizirik mantentzea funtsezkoa da industria taldearentzat. Izan ere, STEM arloko diziplina anitzeko profesionalak beharko dira sektoreak digitalizazioa eta produkzio inguruneen automatizazioa bezalako erronkei aurre egin behar dien une hon