Prentsa oharrak

Danobatgroupek BCN3D start up-ean inbertituko du bere eskaintza teknologikoa dibertsifikatzeko

Danobatgroupek BCN3D start up-ean inbertituko du bere eskaintza teknologikoa dibertsifikatzeko

22-07-2020
  • Industria taldeak, Mondragon Korporazioarekin aliantzan, Kataluniako konpainiaren kapitalean sartu da finantziaketa-erronda baten bidez.
  • BCN3Dk 3D inprimagailuak diseinatu eta fabrikatzen ditu, fabrikazio gehigarriko teknologia batean oinarrituta. Teknologia horrek objektu erresistenteak, iraunkorrak eta egonkorrak zehaztasun handiz ekoiztea ahalbidetzen du.
  • Bartzelonako enpresak garatutako sistema hainbat sektoreri zuzenduta dago, hala nola elektronikari, aeronautikari, automobilgintzari, ingeniaritzari eta produktuen diseinuari, besteak beste.
  • Bere bezeroen artean daude BMW, Siemens, Samsung, General Electric, Nissan, Nasa agentzia espazial estatubatuarra edo Massachusetts Institute of Technology.

Danobat-Overbeckek doitasun handiko artezteko makina malgu bat garatu du Hyperion Materials & Technologies fabrikatzailearentzat

30-03-2020

Danobat-Overbeckek, artezketa soluzioen eta industriako ekoizpenerako sistema aurreratuen fabrikatzaileak, barrualdeak, kanpoaldeak eta erradioak artezteko makina bat garatu du Hyperion Materials & Technologies enpresarako, lankidetzaren eta berrikuntzaren bitartez material gogor eta supergogorrezko erremintak fabrikatzen enpresa espezialista baita.

Garapena edarietarako laten fabrikazio prozesuan erabilitako matrizeen ekoizpenera zuzenduta dago, doitasun handiko emaitzak eta higadura mekanikoarekiko erresistentzia handia eduki behar duten piezak dira-eta.