Prentsa oharrak

Goimekek 2,2 milioi euro inbertitu ditu ekipamenduan, doitasunezko fresaketan lehiakorragoa izateko

10-11-2021
  • Danobatgroup industria taldeko mekanizazio enpresak mahai mugikorra duen azken belaunaldiko portikodun makina bat erosi dio berriki Soraluce fabrikatzaileari.
  • Konpainiak industria sektore estrategikoen eskaerei, hala nola energia sortzeko edo ekipamendu ondasunetako piezen fabrikazioari, erantzuteko apustua egiten du, eta apustu horren barruan kokatzen da egindako erosketa hori.
  • Operazioak enpresen arteko interkooperazioa indartzen du, biek bilatzen baitute beren gaitasunak indartzea, beren negozio arloak dibertsifikatzea eta bezeroei balio erantsi handiko soluzioak eskaintzea.

Danobatgroupek Garapen Iraunkorreko Helburuekin duen konpromisoa bermatzen dute EcoVadisen bi ziurtagirik

04-11-2021
  • Euskal talde industrialeko Danobat eta Soraluce enpresek urrezko eta zilarrezko kalifikazioa lortu dute, hurrenez hurren,  EcoVadisek, enpresen iraunkortasunaren ebaluazioari eta ziurtapenari dagokienez erreferentea den enpresak, egin dien ebaluazioan.
  • Ebaluazio entzutetsu horrek egiaztatzen du taldeak iraunkortasunaren alde egiten duen apustua; izan ere, taldeak ekintza plan espezifiko bat garatu du, bere plan estrategikoan integratuta, NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzeko

Danobatgroupek partaidetza nabarmena izango du berriro Industria Conectada 4.0 sarietan

08-10-2021
  • Industria taldea Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak emandako sarien epaimahaiko kide da
  • Sariek eraldaketa digitaleko prozesuetan nabarmendu diren enpresen ibilbidea aitortu nahi dute, eta datozen urriaren 13an banatuko dira Madrilen.
  • Taldeak sariokin duen lankidetza erronka teknologikoei aurrea hartzeko eta berrikuntzaren abangoardian kokatzeko apustuaren barruan kokatzen da.