Prentsa oharrak

Think ahead: Ingurune digitala fresaketa, mandrinaketa eta torneaketan, SORALUCEren etorkizuneko bisioa

Think ahead: Ingurune digitala fresaketa, mandrinaketa eta torneaketan, SORALUCEren etorkizuneko bisioa

10-07-2017

Berrikuntzak inspiratuta eta 55 urteko historian oinarrituz, SORALUCE mundu mailako liderra da fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa teknologietan. Berrikuntza puntako gaia da dago eta SORALUCE aitzindaria da makina-erremintaren sektorea bultzatzen duten hainbat teknologietan.

Etengabeko eboluzioan dagoen mundu batean bizi gara; mundu batean non espero den guztiok nabarmendu dezagun. Produkzio indize eta doitasun handiagoak, efizientziaren hobekuntza, errendimendua handitzea, erabilerraztasuna, ergonomia, segurtasuna eta errentagarritasuna; murrizten ari diren bitartean ziklo-denborak, geldialdiak, kontsumoa eta emisioak. Garapen mota hori da SORALUCErentzat zentzua duena.

DANOBATek ebaketa prozesuetarako disko-anitzeko soluzioa garatu du, doitasun handikoa, automobilgintza, oil&gas eta errodamendu fabrikatzaileen sektoreetara bideratutakoa

DANOBATek ebaketa prozesuetarako disko-anitzeko soluzioa garatu du, doitasun handikoa, automobilgintza, oil&gas eta errodamendu fabrikatzaileen sektoreetara bideratutakoa

28-06-2017
  • Makina-erreminta fabrikatzaileak, guztiz automatikoa den sistema diseinatu du, produktibitate handiduna, malgua eta bezeroaren beharretara egokitzen dena.
  • Siderurgiako multinazional baterako garatu duen soluzio honek, balio erantsi handia duten altzairuzko hodiak mozteko aukera ematen du materialen hondakinak minimizatuz.

DANOBAT makina-erremintaren fabrikatzaileak, doitasun handia duen eta ebaketarako disko asko dituen soluzioa garatu du sektore estrategikoetan erabiltzen diren altzairuzko hodientzat, hala nola,  oil&gas, automobilgintza eta errodamenduen fabrikatzaileen sektoreetarako.

Artezketa zilindrikorako goreneko teknologia

Artezketa zilindrikorako goreneko teknologia

22-06-2017

Artezketa, piezak industrian konformatzeko metodorik garrantzitsuenetako bat da. Horrela sortutako piezen doitasun handia eta ateratzen diren gainazalen kalitate bikaina dira bere onurak.  Gainera, material desberdinak mekanizatzeko prozesu ezin hobea da. Erremintetarako altzairuak edo plastikoak mekanizatu daitezke, bai eta materialik gogorrenak ere, hala nola metal gogorrak, material zeramikoak edo diamantezkoak.  Horrek, ordea, eskatzen du erabilitako makinek goren-goreneko baldintzak edukitzea doitasunari dagokionez.  Txantxetan, sektorean esan ohi da horretarako „µ zatitu“ beharko litzatekeela. Fabrikatzaile liderretako batekin hitz egin dugu.

Talentua euskal industriarako: ikasgelatik fabrikazio aurreratuko lantegira

Talentua euskal industriarako: ikasgelatik fabrikazio aurreratuko lantegira

20-06-2017
  • Graduatu dira DANOBATGROUPen Muntatzaileen Tailer Eskolan  fabrikazio aurreratuko makina-erreminten proiektuetako aditu izateko prestatu diren lehen promozioko ikasleak.
  • Ikasleek espezialitateko hirugarren kurtsoa bukatu dute; industri taldeak baino ez du ematen titulazio hau, eta enpresako heziketa zentroan goi mailako lanbide heziketa bukatu duten ikasleei eskaintzen die.
  • Egiaztagiri honekin ikasleek fabrikazio inguruneen benetako funtzionamenduari buruzko ezagutzak eskuratzen dituzte eta errazago dute lan merkatuan sartzea.
ANCAk inbertsioa egin du DANOBAT-OVERBECKeko artezteko makina bat erosteko

ANCAk inbertsioa egin du DANOBAT-OVERBECKeko artezteko makina bat erosteko

25-05-2017
  • DANOBAT-OVERBECKeko artezteko makina erosteko egin duen inbertsioarekin, ANCAk bere tailer mekanikoaren gaitasuna handituko du, egiten dituen CNC artezteko makinetan doitasun handiko osagaiak eskaini ahal izateko.
  • Berriki DANOBAT-OVERBECK ID-400L doitasunezko barne-artezketa egiteko makina bat instalatu da Melbourneko ANCAren egoitza nagusian, Australian.
DANOBATGROUP euskal startupen talentuarekin bat eginda, industria digitalen aurrerapena bultzatzeko

DANOBATGROUP euskal startupen talentuarekin bat eginda, industria digitalen aurrerapena bultzatzeko

12-05-2017
SORALUCE TA-M berria Moldakortasun handiko multifuntzio zentroa

SORALUCE TA-M berria Moldakortasun handiko multifuntzio zentroa

12-04-2017
  • Fresaketa eta torneaketa gaitasun handiak makina trinko baten

SORALUCEk aurkezten du TA-M fresaketa torneaketa zentro berria, produktibitatea maximizatzera bideratutako multitasking soluzio bat, gai dena fresaketa eta torneaketako operazioak egiteko makina bakarrean, mekanizazio-gaitasun eta funtzionaltasun handiak eskainiz.


Makinak ataza-aniztasun eta moldakortasun eskakizunei erantzuten de,e produktibitatea maximizatu eta pieza prestatzeko denborak murriztuz. Testuinguru honetan, bankada finkoa duen SORALUCE TA-M multifuntzioa fresatzeko makinak behar den lotualdi kopurua murrizten du, bai ziklo denborak zein balizko akatsak minimizatuz. Modelo hau sortua izan da erantzun bat emateko eskakizun maila altuko hainbat osagarriren mekanizazio beharrei.

DANOBATek altzairuzko tamaina handiko piezak ebakitzeko wireless soluzioa garatu du

DANOBATek altzairuzko tamaina handiko piezak ebakitzeko wireless soluzioa garatu du

30-03-2017
DANOBATGROUPek eta Eusko Jaurlaritzak beraien arteko elkarlana indartuko dute

DANOBATGROUPek eta Eusko Jaurlaritzak beraien arteko elkarlana indartuko dute

27-03-2017

Industrian teknologia digitalak sartzeak eta produkzio prozesuen eraginkortasuna handitzeko formula berriak bilatu nahiak profil profesional berrien eskaerak izatera eramaten gaitu, gero eta profil profesionalagoak eta industria bizitzen ari den eraldaketa sakonei erantzuteko gaitasunarekin.

Testuinguru honetan Eusko Jaurlaritzak eta DANOBATGROUPmakina-erreminten fabrikatzaileak protokolo bat sinatu dute Txandakako Lanbide Heziketa (LH) Dualeko proiektuak elkarrekin bultzatzeko lan esparru bat aurkitzeko, egitarau teoriko sendoa eta produkzioa gune errealetan esperientzia praktikoa konbinatzen dituen heziketa eredua baita.