Prentsa Aretoa

Menua
Danobatek Hembrug holandarra erosi du merkatu berrietan posizioa indartzeko
  • Gaur, Hannoverren (Alemania) egiten ari den EMO azokaren baitan, euskal fabrikatzaileak eta enpresa holandarrak, gogorrean doitasunez torneatze lanetan liderra denak, erosketa akordioa egin dutela iragarri dute.

  • Konpainia bien baturak, non doitasunezko fabrikaziorako soluzioen garapenean duten ‘expertisea’ konbinatzen baita, puntako eskaintza egiten dio merkatuari, Makina-erreminten sektorean duen posizionamendua indartzeko.
  • Operazioa aurrera pauso bat da Danobatgroupek, fabrikatzaile gipuzkoarraren industria taldeak, dibertsifikazio sektorial eta teknologikorako zein nazioarteratzeko duen estrategiaren barruan.
Danobatek eta Soralucek fabrikazio industrialerako azken belaunaldiko soluzioak aurkitu dituzte EMO azokan
  • Konpainia biek, biak ere Danobatgroup talde industrialeko kideak, presentzia nabarmena izango dute Hannoverren irailaren 16tik 21era egingo den azokan.
  • “Togeher beyond challenges” esloganarekin, Danobat fabrikatzaileak balio teknologiko handiko garapenak erakutsiko ditu doitasunaren eta digitalizazioaren arloan.
  • Soralucek, berriz, dimentsio handiko makina portikoen fabrikazioan dituen gaitasunak, funtzio anitzeko soluzioak eta maila handieneko mekanizazioko ingeniaritza zerbitzuak partekatuko ditu.
Danobatgroup laugarren urtez batu da BIND 4.O ekimenera
  • Taldeak berriro ere berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egin du Eusko Jaurlaritzaren enpresen azeleraziorako programaren barruan
  • Plataforma horren laugarren edizioak orain dela gutxi ireki du euskal enpresa handiekin proiektuak garatu nahi dituzten startupentzako deialdia
  • Garapen bidean dauden enpresek datorren irailaren 13ra arte eman dezakete izena programan
DANOBATek enpresa foro bat hartu du, Alemaniako merkatuarekin dituen harremanak indartzeko
  • Makina-erreminten fabrikatzailearen instalazioetan egin da Círculo Hispano Alemán erakundearen 33. edizioa, 90 enpresa baino gehiagoko ordezkarien presentziarekin.
  • Ekitaldian egon dira Alemaniak Bilbon duen ohorezko kontsul Michael John Voss, Alemaniako Merkataritza Ganberak Espainiarako duen zuzendari gerente Walther von Plettenberg, eta Bizkaiko Gobernu Ordezkariorde Vicente Reyes.
  • DANOBATGROUPek nazioartean hedatzeko hartutako konpromisoari erantzuteko ekintzetako bat da topaketa; izan ere, industri talde horretako kidea da euskal enpresa.