Eredu Inklusibo Parte hartzaile baten arabera jarduten duten enpresa kooperatiboen talde batek osatzen du Danobatgroup. Gardentasunaren, parte hartzearen eta osotasunaren printzipioetan oinarritutako enpresa kultura sendotzera bideratutako Gobernu Korporatiboko sistema bat, balizko arriskuak arintzeko eta interes taldeekiko harremanak zehazteko mekanismoak ezartzen dituena.
Informazio gehiagoPertsonak dira gure aktibo nagusia. Arrazoi hori dela eta, talentuaren kudeaketa estrategikoaren aldeko apustua egiten dugu giza kapitalak bere ahalmen guztiak garatu, bere nahiak asebete, eta bere helburuak lortu ahal ditzan. Eta hori guztia ingurune seguru eta osasungarri batean, non aukera berdintasuna gailentzen den eta berrikuntza, esparru guztietan aplikatuta, DNAn txertatuta daramagun.
Danobatgroupek jaiotzetik izan du enplegua sortuz, aberastasuna eta ongizatea emanez, kohesio soziala eraginez, eta aurrerapen ekonomikoa eta euskal hizkuntza eta kultura sustatuz bere ingurunea eraldatzeko bokazioa. Horrela, gure zerbitzuen hartzaile diren komunitateetan zeregin aktiboa izaten jarraitzen dugu, gure ingurunean eragin positiboa sortuko duten garapen ekonomiko eta sozialerako ekimenak bultzatuz eta babestuz.
Kontextu honetan 2018an Danobatgroupek Elkarrekin Eragin programa martxan jarri zuen taldeko kooperatibetako langileen parte hartze aktiboaren bitartez gizarte eraldaketarako proiektuak garatzeko. 2021ean programa horren bigarren edizioa hasi zen, eta horren barruan honako hiru proiektu hauei lagunduko zaie modu aktiboan datozen hiru urteetan:
Danobatgroupek Elgoibarko Santa Klara komentua birgaitzen lagunduko du. Komentua Gipuzkoako Autismo Elkarteari (GAUTENA) utzi dio Elgoibarko Udalak, Deba bailaran erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko. Proiektuak komentuko instalazioak egokitzea aurreikusten du, familiek gune zabalagoa eta egokiagoa eduki dezaten elkarteak eskaintzen dituen atseden programak garatzeko, instalazioak erakundea eta eskualdeko familien arteko elkargune bihur daitezen eta eguneko zentroetan dauden adinekoei beraientzat dauden programak garatzeko berdegune zabala eskaintzeko.
The Walk On Project (WOP) proiektuaren fundazioaren zeregina da gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako terapiak garatzeko eta kontzientziazio soziala bultzatzeko ikerketa programak finantzatzea. Danobatgroupek jarraipena emango dio aurreko edizioan hasitako "Elkarrekin Eragin" ekimenari, gaixotasun neurodegeneratiboen azterketan aurrera eginez eta zelula ametatik abiatuta haurren leukodistrofiaren aurkako terapia berri baten saiakuntza klinikoak egiten lagunduz.
BIZIPOZA premia bereziak dituzten haurren eta beren familien ongizatea bultzatzen diharduten 35 elkartek osatutako erakundea da. Danobatgroupek hezkuntza gida bat garatzen lagunduko du, errealitate sozioekonomiko guztien inguruko sentsibilizazioa indartzeko eta gizarte inklusibo baten eraikuntzan aurrera egiteko. Era berean, "Tokiko boluntariotza: BIZIPOZA KM0” ekimena, tokiko elkartasuna bultzatzea bilatzen duen ekimena, martxan jartzen parte hartuko du.
Danobatgroup hasieratik egon da bereziki sentsibilizatuta euskararekiko eta euskal kulturarekiko.
Gure inguruan garatzen diren hainbat ekimenetan parte hartzen eta sustatzen dugu, eta euskara planak ditugu, euskararen erabilera areagotzeko, gure langileen motibazioan eragiteko eta haien euskara ezagutza handitzeko.
Arlo sozioekonomikoan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa normalizatzeko ekintzak eta ekimenak.
Ezagutu gehiagoHazkunde jasangarria lortu nahi dugu, ingurumena babesteaz eta zaintzeaz arduratuta, eta gure baliabideak era arduratsuan kudeatzea sustatuz. Etengabeko hobekuntzan oinarritzen gara, kutsadura prebenitzeko eta gure ingurumen jarduera hobetzeko helburuak ezartzeko erreferentzia esparru gisa.
Debabarrena eta inguruko eskualdeen ekosistema industriala osatzen duten eragile guztien arteko lankidetza eta lerrokatzea bilatzen duen estrategiaren parte da BPTD. Eragile horien artean daude barrutiko enpresak, erakundeak eta instituzioak, euren helburua izanik "Ekonomia industrialaren hazkundearen zerbitzura egongo den eta berritzailea eta jasangarria izango den lan esparru berria" sortzea.
EAEko hiru hiriburuen erdibidean kokatua (munduko eskualde aurreratuenetakoa da, ELGE (OCDE) osatzen duten 330 eskualdeen artean 81. postuan baitago, biztanleko Barne Produktu Gordinari dagokionean), BPTD barrutiak kokapen estrategikoa du etengabe hobetzen diren komunikabide bikainei esker eta aireportu garrantzitsuenetara iristeko duen erraztasunagatik