Skip to main content

Makina-erremintan erreferenteak gara, eta jasangarritasunean ere hala izateko egiten dugu aurrera

Izan ere, gure misioak onena bilatzen duelako pertsonentzat, gizartearentzat eta planetarentzat, gure jarduera garatzen dugun bitartean.

  • Makina-erremintan erreferentea gara, eta jasangarritasunean ere hala izateko egiten dugu aurrera

Argi daukagu, izateko dugun modu bakarrak bidea markatu digu, eta gure estrategian ingurumen-, gizarte- eta gobernu oneko irizpideak (ASG) txertatzeko urrats sendoak egiteko aukera eman digu.

Bide orri horretan, gure eguneroko kudeaketa Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) batzen da, horrela balioa ematen jarraitzeko, sortu ginenetik egiten ari garen bezala.

Ezagutu Danobatgroupek jasangarritasunarekin duen konpromisoa, ezagutu gure jasangarritasun memoria.

Non jartzen dugu fokua?

Hauek dira jasangarritasunean ditugun jarduera ildo nagusiak

GOBERNU KORPORATIBO ONA

Kudeaketa eredu etiko, solidario eta parte hartzailea dugu

Gure enpresa kooperatiboaren eredua enpresaren eredu inklusibo eta parte hartzailea da, eta bertan gardentasunean, parte hartzean eta osotasunean oinarritutako kultura dugu. Aurrera egiten dugu enpresa proiektu kolektibo batean, zeinak gobernantza eredu sendoa duen, berezko balioekin, gure enpresa kulturaren oinarri diren balioekin hain zuzen.

Kudeaketa eredu etiko, solidario eta parte hartzailea dugu
Kudeaketa eredu etiko, solidario eta parte hartzailea dugu
Kudeaketa eredu etiko, solidario eta parte hartzailea dugu
PERTSONAK

Pertsonak dira garenaren eta egiten dugunaren gakoa

Pertsonak dira gure aktibo nagusia, eta horregatik egiten dugu apustu pertsonak erdigunean jartzen dituen proiektu sozio-enpresarial baten alde. Lan egiteko dugun moduarekin pertsona bakoitza ahuldundu egiten da, eta talentua estrategikoki kudeatzearen alde egiten dugu, denok gure potentziala garatu, gure nahiak bete eta gure helburuak lortu ahal izan ditzagun.

Check icon

Gure pertsonen prestakuntzaren eta garapen profesionalaren alde egiten dugu lan bizitza osoan.

Check icon

Kontziliazioa errazten duten neurri ugari ditugu: ordutegi malguak, telelana, lanaldi intentsiboak,...

Check icon

Berdintasun planak ditugu gure kooperatiba guztietan.

Check icon

Osasuna, zentzurik zabalenean, eta segurtasuna lehenesten ditugu.

  • Pertsonak dira garenaren eta egiten dugunaren gakoa
Quote icon

"Pertsonekin eta talentuarekin dugun konpromisoa gure erakundetik kanpo ere iristen da, unibertsitateekin eta ikastetxeekin lankidetzan arituz eta STEM karrerak sustatzeko ekimenak bultzatuz, bereziki emakumeen artean."

Iker Usabiaga
Iker Usabiaga

Danobatgroupeko Kudeaketa Sozialeko zuzendaria

KLIMA ETA INGURUMENA

Klimarekin eta ingurumenarekin konprometituta gaude

Danobatgroupen, gure karbono aztarna gure hazkunde ekonomikotik bereizi nahi dugu, eta, aldi berean, bizi garen ingurunea zaindu eta babestu nahi dugu. Asmo handiko helburua da, epe luzera bakarrik lor daitekeena, baina badakigu hori lortzeko orain ere ekin behar diogula.

  • Klimarekin eta ingurumenarekin konpremetitutako talde bat

Zer ekintza egiten ari gara?


  • ISO 14001 eta 50001 ziurtagiriak

    Taldeko enpresa garrantzitsuenek Ingurumena Kudeatzeko Sistema (IKS) bat daukate, ISO 14001 arauaren arabera ziurtatua. Danobaten, sistema hori Energia Kudeatzeko Sistemarekin osatzen da, zeina ISO 50001 Arauaren arabera ziurtatuta baitago.

  • Zero zabor proiektua

    Hondakinak gaika biltzeko eta hondakin industrialen zein hiriko hondakinekin pareka daitezkeenen eta pertsonen jarduerarekin lotura handiagoa dutenen birziklatze tasa handitzeko proiektua.

  • Produktuen ingurumeneko aztarna murriztea

    Energia murrizteko sistemak ezarriz, kontsumoak optimizatuz, material ekologikoagoak erabiliz, etab.

    Iso 14006 ziurtagiria ekodiseinuan

    Hamar urte baino gehiago dira Soralucek, ekodiseinuaren ziurtagiria duela. 23 makina modelok baino gehiagok dute jada ziurtagiri hori.

  • Instalazioetan efizientzia energetikoa haunditzea eta kontsumoak murriztea

    Erreformak egin ditugu (inguratzaile termikoa, LED argiztapena, kontsumo energetikoen monitorizazioa, aire konprimituaren ihesak detektatzeko sistemak, argiztapeneko, berokuntzako eta klimatizazioko sistemen monitorizazioa eta kontrola, etab.), eta erreforma horiekin gure eraikinen efizientzia energetikoa handitu da.

    Energiaren autokontsumoa sustatzea

    2.500 plaka fotovoltaiko baino gehiago instalatu ditugu gure lantegi gehienetan, eta gehiago instalatzeko asmoa dugu, bai gure instalazio lokaletan, bai kanpoan ditugun lantegietan.

    Lehengaiak

    Lehengaien kontsumoa murrizteko jarduketak egiten ari gara, hala nola Goimeken taladrinaren ordez MQL erabiltzea (gutxieneko lubrifikazioa).

    Leadership in Energy & Enviromental Design ziurtagiria

    2023tik Soralucek LEED ziurtagiria du fabrikazio lantegietako batean.

  • Gure karbono aztarna neurtu eta murriztea

    Denbora daramagu gure karbono aztarnaren 1. eta 2. irismena neurtzen, eta 2023tik 3. irismena ere neurtzen dugu gure Taldeko enpresa nagusietan, eta, horri esker, laster deskarbonizaziorako plan bat zirriborratu ahal izango dugu.

    Mugikortasun plana

    Mugikortasun plan bat dugu lantokirako joan-etorrien eragin negatiboa murrizteko, garraiobideak modu efizienteagoan erabiliz.

  • EKIAN

    Danobatgroupek EKIAN proiektuan parte hartzen du, inbertsore gisa. Euskadiko eguzki energiaren parkerik handiena da EKIAN.

Ingurumenaren kudeaketa
ISO 14001 eta 50001 ziurtagiriak

Taldeko enpresa garrantzitsuenek Ingurumena Kudeatzeko Sistema (IKS) bat daukate, ISO 14001 arauaren arabera ziurtatua. Danobaten, sistema hori Energia Kudeatzeko Sistemarekin osatzen da, zeina ISO 50001 Arauaren arabera ziurtatuta baitago.

Hondakinen kudeaketa
Zero zabor proiektua

Hondakinak gaika biltzeko eta hondakin industrialen zein hiriko hondakinekin pareka daitezkeenen eta pertsonen jarduerarekin lotura handiagoa dutenen birziklatze tasa handitzeko proiektua.

Produktuen ingurumeneko inpaktua
Produktuen ingurumeneko aztarna murriztea

Energia murrizteko sistemak ezarriz, kontsumoak optimizatuz, material ekologikoagoak erabiliz, etab.

Iso 14006 ziurtagiria ekodiseinuan

Hamar urte baino gehiago dira Soralucek, ekodiseinuaren ziurtagiria duela. 23 makina modelok baino gehiagok dute jada ziurtagiri hori.

Baliabideen erabilera jasangarria
Instalazioetan efizientzia energetikoa haunditzea eta kontsumoak murriztea

Erreformak egin ditugu (inguratzaile termikoa, LED argiztapena, kontsumo energetikoen monitorizazioa, aire konprimituaren ihesak detektatzeko sistemak, argiztapeneko, berokuntzako eta klimatizazioko sistemen monitorizazioa eta kontrola, etab.), eta erreforma horiekin gure eraikinen efizientzia energetikoa handitu da.

Energiaren autokontsumoa sustatzea

2.500 plaka fotovoltaiko baino gehiago instalatu ditugu gure lantegi gehienetan, eta gehiago instalatzeko asmoa dugu, bai gure instalazio lokaletan, bai kanpoan ditugun lantegietan.

Lehengaiak

Lehengaien kontsumoa murrizteko jarduketak egiten ari gara, hala nola Goimeken taladrinaren ordez MQL erabiltzea (gutxieneko lubrifikazioa).

Leadership in Energy & Enviromental Design ziurtagiria

2023tik Soralucek LEED ziurtagiria du fabrikazio lantegietako batean.

Klima aldaketa eta kutsadura prebenitzeko eta murrizteko neurriak
Gure karbono aztarna neurtu eta murriztea

Denbora daramagu gure karbono aztarnaren 1. eta 2. irismena neurtzen, eta 2023tik 3. irismena ere neurtzen dugu gure Taldeko enpresa nagusietan, eta, horri esker, laster deskarbonizaziorako plan bat zirriborratu ahal izango dugu.

Mugikortasun plana

Mugikortasun plan bat dugu lantokirako joan-etorrien eragin negatiboa murrizteko, garraiobideak modu efizienteagoan erabiliz.

Kanpoko ekimenei laguntza
EKIAN

Danobatgroupek EKIAN proiektuan parte hartzen du, inbertsore gisa. Euskadiko eguzki energiaren parkerik handiena da EKIAN.

GIZARTE ERANTZUNKIZUNA

Eraldaketa soziala, gure ezaugarri kooperatiboenetako bat

Danobatgroup bere ingurunea eraldatzeko bokazioarekin sortu zen, enplegu kooperatiboa sortuz, aberastasuna era justuagoan banatuz, ongizatea sustatuz, gizartean kohesioa lortuz, eta ekonomikoki aurrera eginez. Hasieratik, rol aktiboa dugu gure komunitatean, ingurunearen garapen ekonomikoa eta soziala sustatzen duten ekimenak eta erakundeak bultzatuz eta babestuz.

+100

Erakundek gure laguntza jasotzen dute urtero

Hurrengo alorretan: Ongizate eta osasunean, garapenerako lankidetzan, gizarteratzean, heziketan, ingurumenean, kirolean, euskaran eta kulturan.

ELKARREKIN ERAGIN, programa berezia

2018an, ELKARREKIN ERAGIN proiektua jarri genuen abian. Gure erakundeko pertsonen inplikazio aktiboaren bidez eraldaketa sozialeko ekintzak babesteko ekimen bat da, taldeko pertsonek proposatzen eta erabakitzen baitute zer ekimen bultzatuko diren hiru urtez. Epe luzerako konpromisoa eta laguntza da, zeinarekin gaur egun honako erakunde hauek babesten ari garen.

Bizipoza logo
Walk On Project logo
Gautena logo
ELKARREKIN ERAGIN, programa berezia

Euskararen normalizazioaren aldeko apustua

Hasieratik bereziki sentsibilizatuta egon gara euskararekiko eta euskal kulturarekiko. Horregatik sustatzen dugu taldeko pertsonek hizkuntza honetan lan egin ahal izatea. Era berean, gure ingurune hurbilean garatzen diren hainbat ekimenetan parte hartzen dugu eta ekimen horiek sustatzen ditugu, eta euskararen arloko foro estrategikoetan ere parte hartzen dugu.

Euskararen normalizazioaren aldeko apustua
KALITATEA, BIKAINTASUNA ETA BERRIKUNTZA

Berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten dugu, etorkizun jasangarriagoa marrazteko

Berrikuntzaren bidez, teknologia, produktu, zerbitzu, soluzio eta prozesu berriak garatzen ditugu, ingurumenaren aldetik efizienteagoak eta jasangarriagoak direnak. Horrela, bikaintasuna eta kalitatea lortzen ditugu, gure bezeroei onena emateko.

Konpromiso horrek ikastera bultzatzen gaitu, eboluzionatzera, eta ematen dugun urrats bakoitzean jomuga gorago jartzera: horrek bermatzen du erakunde gisa iraungo dugula eta denboran ere jasangarriak izango garela.