Skip to main content
2017/01/26

DANOBATGROUPek Bangaloreko IMTEX 2017 azokan parte hartuko du, Indian

DANOBATGROUPek Bangaloreko IMTEX 2017 azokan parte hartuko du, Indian

IMTEX 2017 Indiako makina-erremintaren azokarik garrantzitsuena da eta DANOBATGROUP bertan egongo da torneaketan, artezketan eta fresaketan DANOBAT eta SORALUCEk egindako azken garapen eta teknologiak aurkezten.

Azokaren edizio honetan, DANBATGROUPek bereziki azpimarratuko ditu hainbat industriatara zuzendu dituen azken garapenak, industria hauetarako esaterako:

IMTEX 2017 Indiako makina-erremintaren azokarik garrantzitsuena da eta DANOBATGROUP bertan egongo da torneaketan, artezketan eta fresaketan DANOBAT eta SORALUCEk egindako azken garapen eta teknologiak aurkezten.

Azokaren edizio honetan, DANBATGROUPek bereziki azpimarratuko ditu hainbat industriatara zuzendu dituen azken garapenak, industria hauetarako esaterako:

  • energiaren industriarako garapenak: horien artean daude aerosorgailuen piezetarako garapenak, hala nola abatzak eta gondolak; pieza hidrauliko edo gas piezetarako garapenak, hala nola konpresoreak eta turbinen gorputzak; energia termikorako garapenak eta petrolio eta gasaren sektoreko piezetarako garapenak, hala nola hodiak, tutuak, bolak eta balbulak, besteak beste.
  • Ekipo ondasuneko osagaietarako eta ekipo astunetarako garapenak , hala nola irismen handiko garabi besoak, garabi beso nagusiak, kubetak, meatzaritzako osagaiak, erreduktoreen kaxak, eta makina-erreminten elementuak, esaterako, zutabeak, etab.
  • Tren industriarako garapenak. Arlo honetan, DANOBATGROUPek makina autonomoak eta giltza eskura erako proiektuak eskaintzen ditu, material biragarriaren ekoizpenerako eta zaintzarako. DANOBATGROUPek aurkeztuko du, halaber, RCFrako , Rae Bareli, garatutako proiektuaren kasuaren azterketa, ardatz erabat automatiko bat, gurpilak eta muntatutako ardatzak artezteko, muntatzeko eta ikuskatzeko lerro bat, 18 minutuan behin ardatz muntatu berri bat ekoizten duena,
  • Eta automobilgintzako industriarako garapenak, hala nola DANOBATen artezteko makinak eta tornuak birabarkietarako, transmisio piezetarako, ardatzetarako eta beste elementu batzuetarako.

Horrez gain, standean pieza txiki eta doitasunezkoetarako DANOBATek dituen ekoizpen handiko artezteko makinei eta tornuei aplikatutako azken garapenak erakutsiko dira, bai eta SORALUCErenfresatzeko eta mandrinatzeko makinei eta torneaketa zentro bertikalei aplikatutako garapen teknologikorik aurreratuenak ere, eta horietatik nabarmentzen dugu DAS sistema (Dynamics active stabilizer); izan ere, duela gutxi "Quality innovation of the year"-tzat jo da eta ´Best of Industry´ saria eskuratu du. DAS sistemak honako onura hauek ditu, besteak beste: bibrazioen (chatter) arriskua murrizten du mekanizazio prozesuan zehar, piezaren bolumenaren %100 ebazteko ahalmena du, produktibitatea %300era arte handitzen du, piezaren gainazalaren kalitatea hobetzen du, erremintaren bizitza baliagarria luzatzen du, eta denbora errealean egiten du lan.

Standean, halaber, bisitariei informazioa emango zaie, jakin dezaten tokian bertan ekipo bat edukitzea eta DANOBATGROUPen Indiarako esklusiboki den zerbitzu departamentu bat egotea zer onuragarri den beraientzat, besteak beste bezeroek abantaila hauek izango lituzketelako: hornitutako makinaren pieza zuzena identifikatzeko laguntza, beharrezko ordezko piezak preziorik onenean, eskatutako ordezko piezen eskariak egitea, DANOBATGROUP enblemarekin hainbat enpresak fabrikatutako produktu ugarirako urteko mantentze kontratuak, makinak instalatzea eta martxan jartzea, eta laguntza makina horien matxurak konpontzeko makinak bermealdian dauden bitartean eta ondoren ere bai, ad hoc. Jarduera horietan ere sartzen da makinen egiaztapen geometrikoa ISO arauen arabera, laser bidezko kalibrazioa, ballbar saiakuntza, karga saiakuntza, etab.