Skip to main content
2016/06/24

SORALUCEk MC-SUITE proiektu europearra garatzeko sortu den partzuergoan parte hartzen du

SORALUCEk MC-SUITE proiektu europearra garatzeko sortu den partzuergoan parte hartzen du

Proiektu honek europako fabrikazio-sektorearen gaitasuna handitzea du helburu, programatutako prozesuaren eta pieza errealaren arteko desfasea murriztuz

MC-SUITE proiektuak belaunaldi berri bat proposatzen du Informazio eta Komunikazioko Teknologietan (ezagunak IKT bere siglengatik), eta horrek ahalbidetuko du prozesuak simulatu eta tresnak optimizatzea neurketa fisiko eta kontrol zehatz bati esker. Era horretan, murriztu egingo da egun dagoen atalasea prozesu birtualen eta fabrikazio-prozesuaren artean.

Informazio eta Komunikazioko Teknologien (IKT) arloko aurrerapenak gure eguneroko bizitzak iraultzea lortzen ari dira. Aitzitik, fabrikazioaren sektoreak ez du lortu oraindik potentzial izugarri hori topera baliatzea. MC-SUITE proiektuaren azken helburua da iraultza berri horren ateak irekitzea fabrikazio-tailerrei. Egia esan, MC-SUITE proiekturako partzuergoak bete-betean sinesten du IKT errealek eragin izugarria izan dezaketela produktibitatean, euroapako enpresen gaitasuna eta esperientzia handituz; partikularki Enpresa Txiki eta Ertainena.

36 hilabete iraungo duen proiektu honetarako osatu den partzuergoa osatzen duten parte hartzaileek gaitasunak eta esperientzia biltzen dituzte. Besteen artean daude 6 ETE (Enpresa Txiki eta Ertainak), 2 unibertsitate, 2 ikerkuntza-zentro eta 2 enpresa handi. SORALUCEk eta bere bazkide teknologiakoa den IK4-IDEKOk proiektuan parte hartzen dute. Gainera, partzuergoak fabrikazio-prozesuen balore-kate osoa hartzen du bere baitan, barnean hartuz software-hornitzaileak, ekipamendu-hornitzaileak, makina-erremintako hornitzaileak eta azken erabiltzaileak.

Proiektuaren helburua da MC-SUITE aplikazioa garatzea, prozesu simulatua eta errealaren artean dagoen desfasea murriztuko duten sei modulu desberdinetan oinarrituta.

lMekanizazio-prozesuaren eredu birtual bat garatzea. MC-Virtualek kalkulatu egiten ditu erremintaren azken ibilbidea, pieza errealaren kalitatea, ebaketa-indarra, eta prozesuaren egonkortasuna, gaur egun erabiltzen den softwareak —ordenagailuz lagundutako fabrikaziokoarenak —dituen mugak gaindituz

lHelburu anitzak dituzten optimizazio-metodoak aplikatzea fabrikazio prozesuetan. MC-Optimek optimizatu egiten du fresaketa prozesua, hainbat helburu kontutan hartuz, produktibitatea eta kalitatea barne.

lSistema ziberfisiko oso bat sortzea makinaren produktibitatea hobetzeko. MC-CyPhyk hiru sistema integratu desberdin ditu, hiruak ere modelo birtualari konektatuta, eta baita ikuskapen-sistemari ere, produktibitatea hobetu ahal izateko. lLainoan oinarritutako ikuskapen-sistema bat ezartzea. MC-Monitor lainoan oinarritutako sistema bat da, gai dena datu heterogeneoak biltegiratzeko; adibidez, makinaren barne-sentsoreek edo sistema integratuek bidalitako seinaleak, edo langilearen egile-datuak.

lDatuen inteligentzian oinarritutako zerbitzu berriak ezartzea. MC-Analytics lainoko informazioa maneiatzen duen euskarri bat da, horren bidez aurreikuspenean oinarritutako mantentze-lanak egin eta produktibitatea hobetu ahal izateko.

lDatu simulatuak eta esperimentalak konbinatzea software luzapen oso batean (software suite) egindako optimizazioak egiten dira bai simulazioetan eta baita mekanizazio-prozesuetan ere.

Soluzioak integratzen dituen CPS (ingelesezko cyber physical systemsen siglak) kalitatearen arloan, SORALUCE arduratzen da MC-SUITE soluzioen faseaz, laborategi- eta industria-demostrazioen bitartez.

Alde batetik, SORALUCEk parte hartzen du proiektuak IKTen eta fabrikazio-teknologien arloan bete behar dituen eskakizunak definitzen. Azken erabiltzaile modura, SORALUCE definitzen ari da proiektuak gidatutako prozesua, bere ezaugarri orokorrak eta lortu nahi diren hobekuntzak barne.

SORALUCEko fresaketa, mandrinaketa eta torneaketako makinak Cyber Physical Systems (sistema ziberfisikoak) garatzeko erabiltzen direnean, gai direlarik mekanizazio-prozesua goitik behera hobetzeko, agente inportanteak dira CPS eta sistema integratuekin erlazionatutako makina-erremintaren diseinu kontuetan. Loturak ezarriko dira sistema integratuen, simulazioaren, optimizazioaren eta fabrikazio-makinen artean, sare oso bat sortzeko. Cyber Physical Systemsen potentziala handitu egingo da hainbat dimentsiotan. Horien artean nabarmentzekoak dira autoiraulketa, autodiagnosiaren koordinazioa edo efizientzia.

SORALUCEk, makina-erremintako fabrikatzaile eta zerbitzu emale den einean, definituko ditu lainoko soluzioekin lotura duten belaunaldi berriko urruneko zerbitzu-gaitasunak. Helburua da lainoan oinarritutako kontrol-sistemak erregistratzen duen datu kopuru handia maneiatzea, analitika aurreratuak eraikiz, eta urruneko diagnosia eta mantentze-lanak garatuz. Prozesuaren etengabeko ikuskapenak ahalbidetuko du azkar antzematea desbideraketak erreferentziako egoeratik abiatuz, era horretan produktibitate-galera ekidenez. Hori guztia, honakoei esker: osagarrien akatsak urrunetik eta hasierako fase batean antzematea, horren bidez garatu ahal izateko aurreikuspenean oinarritutako mantentze-lan zehatz bat; prozesuen urruneko kontrol eta diagnosia etengabeko arreta-lerro baten bidez (hotline); eta lainoan oinarritutako zerbitzu berri batzuk.

Amaitzeko, garapen guztiak balioetsi egingo dira demostrazio esperimentalen segida baten kontra, geroz eta konplexutasun handiagoa hartzen joango dena. Amaieran hiru demostrazio egingo dira froga errealen bitartez, hiru azken-erabiltzaile printzipalek garatuko dituztenak: Goimek, tamaina handiko piezen doitasuneko mekanizazioan espezialista bezala, SORALUCE FR zutabeko mugikarreko fresaketarako eta madrinaketarako makina erabiliz; Aeromec, pieza aeroespazialen mekanizazioa, energia-sorrera eta makina-erreminta arloetan lana egiten duena, SORALUCE FL zutabeko mugikarreko fresaketarako makinarekin; eta hirugarren lekuan DIAD GROUP, bezeroari egokitutako prozesuen optimizazio eta diseinuan eta mekanizazio zentroak dituzten sektore-aeroespazial eta automoziokorentzat material eta osagarri aurreratuekin frogak egiten liderra den enpresa.