Skip to main content
2014/02/14

SORALUCE Utrecth-en egingo den TECHNI-SHOW erakustazokan izango da martxoaren 11-tik 14-ra

SORALUCE Utrecth-en egingo den TECHNI-SHOW erakustazokan izango da martxoaren 11-tik 14-ra

SORALUCE-k martxoaren 11-tik 14-ra Expopoint, Jaarberus Utrecht-ko Nazioarteko Azokan , egingo den TECHNI-SHOW 2014 ekoizpen industrialeko teknologia azokan parte hartuko du. TECHNI-SHOW ekoizpen industrialeko tekniketan, prozesatzeko eta metalen tratamenduetan, aparatu eta erraminten  arlorrean erakusketa handi eta garrantzitsuena da Herrialde Baxuetan. SORALUCE BIMATEC SORALUCE Zerspanungstechnolgie GmbH bere ordezkaritzaren bidez eta hauen tokiko ordezkaritzaren bidez aurkeztuko da, LAAGLAND BV; 8. Pabiloiko D038 Standean egongo da eta aurkeztuko duen fresatzeko makina bankada finkodun TA-25-A modeloa izango da. Fresatzeko zentroak 2500 mm-ko luzetarako ibilbidea du, 1250 mm-ko ibilbide bertikala eta 1200 mm-ko zeharkako ibilbidea; horrez gain, buru unibertsal automatikoa du, 2,5ºx2,5º-ro indexagarria eta 4000 rpm-tan 28 kW-ko motorra. Bankada finkoaren konfigurazioa duen makina da, eta zurruntasun ezin hobea eta erabateko egonkortasun mekanikoa ditu. Estandar zorrotzenak jarraitzen dituen diseinu eta muntai prozesuan lortutako doitasun iraunkorrarengatik eta txirbila harrotzen duen gaitasun handiarengatik nabarmentzen da. TA-25-A makina ideala da doitasun handiko molde eta matrize fabrikatzaileentzat, eta tamaina erdiko piezak egiten dituzten azpi-kontratistentzat. Makinak, gainera Adaptive Control eta Accura Heads sistemak daramatza; lehenengoak, mekanizazioaren egoera errealaren arabera, zehaztutako ebaketa parametroak automatikoki doitzen ditu; bigarrenak buruko artikulazioen edozein posizio desbideratze konpentsatzen du.