Skip to main content
2015/11/09

SORALUCE Technology Days 2015, BIMATEC SORALUCEn 2015eko azaroaren 17-21

SORALUCE Technology Days 2015, BIMATEC SORALUCEn 2015eko azaroaren 17-21

SORALUCEk Technology Days jardunaldiaren edizio berria egingo du, SORALUCEren azken teknologiak eta garapenak esperimentatzeko urteroko elkargune dena. Technology Days ekimena bere Bikaintasun Zentroa den BIMATEC SORALUCEn (Limburg, Alemania) egingo da azaroaren 17tik 21era.

Technology Days jardunaldiaren 5.edizio honetan, pauso bat haratago joan nahi da, lider jarrera erakutsiz berrikuntzan, bezeroarenganako orientazioan eta balioaren sorreran. SORALUCE bidai lagunik onena da bezeroarengandik hurbil dagoelako, adituen aholkularitza eskaintzen duelako, bai eta etengabeko bilakaera duten teknologiak, soluzio sendoak eta balio erantsia duten zerbitzu aukera zabala eskaintzen dituelako ere.

SORALUCEk Technology Days jardunaldiaren edizio berria egingo du, SORALUCEren azken teknologiak eta garapenak esperimentatzeko urteroko elkargune dena. Technology Days ekimena bere Bikaintasun Zentroa den BIMATEC SORALUCEn egingo da azaroaren 17tik 21era. Technology Days jardunaldiaren 5.edizio honetan, pauso bat haratago joan nahi da, lider jarrera erakutsiz berrikuntzan, bezeroarenganako orientazioan eta balioaren sorreran. SORALUCE bidai lagunik onena da bezeroarengandik hurbil dagoelako, adituen aholkularitza eskaintzen duelako, bai eta etengabeko bilakaera duten teknologiak, soluzio sendoak eta balio erantsia duten zerbitzu aukera zabala eskaintzen dituelako ere.

Fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa bertikalaren teknologia berriak eta garapenak mekanizazio prozesu errealetan erakutsiko dituzte adituek bisita teknologikoan. Zortzi makina izango dituzte fresatzeko, mandrinatzeko, torneatze bertikala egiteko eta multitasking-erako. Demostrazioak zuzenean egingo dira, ondorengoak azpimarratu daitezkeelarik:

  • SORALUCE belaunaldi berria: industria, garai berri batera bideratzen duen kontzeptu berria.
  • Mugak gaindituz: DAS , mekanizazioaren eraginkortasuna %300 arte hobetu dezakeen teknologia, eta azken garapenak Industria 4.0-n.
  • Fresatze eragiketak 5.000 mm-ko altueran.

Technology Days jardunaldian hainbat tailer antolatuko dira SORALUCEko, BIMATEC SORALUCEko (bere Bikaintasun Zentroa) eta IK4-IDEKOko kideek eskainiko dituztelarik, bai eta bere laguntzaileek ere, bezeroen produktibitatea, errentagarritasuna eta funtzionamendua hobetzeko tailerrak izango direlarik. Gai bakoitzeko adituengandik ikasteko aukera izango da.

Informazio gehiago