Skip to main content
2014/08/29

SORALUCE eta DANOBATek, OVERBECKekin batera, AMBn hartuko dute parte

SORALUCE eta DANOBATek, OVERBECKekin batera, AMBn hartuko dute parte

DANOBATGROUP kooperatiba taldearen barne dauden DANOBAT, OVERBECK eta SORALUCEk, sektore ezberdinetako osagaien mekanizaziorako erabateko soluzioak aurkeztuko dituzte AMB 2014 erakustazokan. DANOBAT eta OVERBECK 8.Hall-eko C34 Stand-ean egongo dira eta zentrorik gabeko artezketarako ESTARTA-400 makina berria, barneak eta erradioak artezteko IRD-400 makina horizontala eta gogorreko torneaketarako doitasun handiko LT-400 makina berria izango dituzte bertan erakusgai. Gainera, makina horiek hainbat sektoretan, hala nola, automobilgintzan, ekipo ondasunetan, erremintetan, hidraulikan eta matrizegintzan izan ditzaketen aplikazioak erakutsiko dira. SORALUCE bestalde, 9. Hall-eko 9A35 Standean egongo da BIMATEC SORALUCE Zerspanungstechnolgie GmbH delegazioaren eskutik eta  TA-25-A bankada finkodun fresatzeko makina, SL-6000 mahai finkoan zutabe mugikordun fresatzeko makina eta F-MT fresaketa-torneaketako funtzio anitzeko zentroa, eta baita fresaketa-mandrinaketarako beste soluzio batzuek zein torneaketa bertikalerako soluzioak ere eskainiko ditu. Urte batzuetatik hona Alemania merkatu nagusienetariko bat izaten ari da DANOBATentzat zein SORALUCErentzat. Bi enpresa hauek inbertsio garrantzitsuak egin dituzte merkatu honetan eta produkzio plantak dituzte Alemanian.