SORALUCE eta DANOBAT azken soluzioak IMTS azokan erakusgai

08-08-2014 - 08-08-2014
DANOBATGROUP kooperatiba taldearen barne dauden DANOBATeta SORALUCEk, sektore ezberdinetako osagaien mekanizaziorako erabateko soluzioak aurkeztuko dituzte irailaren 8tik 13ra IMTS 2014 erakustazokan, Chicago hirian. DANOBAT eta SORALUCE South Hall-eko S-8692 Stand-ean egongo dira eta barne aldeak zein erradioak artezteko IRD-400 makina horizontala eta SORALUCE FR zutabe mugikorreko fresatzeko-mandrinatzeko makinaren Ram-Kaina Modularra izango dituzte bertan erakusgai. Gainera, energia sorkuntza , automozio, aeroespazial, tren eta ekipamenduko ondasunetara zuzendutako aplikazioen mekanizaziorako soluzio aurreratuenak ikusgai egongo dira hainbat irla teknologikotan. Aurreko urteetan IMTS azoka bisitatu duenean bezala, DANOBATGROUP-ek tokiko zein nazioarteko bezeroekiko harremanak indartzeko asmoa du, egungo egoera ekonomikoari tinko aurre egiteko.