Skip to main content
2012/05/30

DANOBATGROUPek lehenengo aldiz egingo du erakustaldia Metalloobrabotkan

DANOBATGROUPek lehenengo aldiz egingo du erakustaldia Metalloobrabotkan

DANOBATGROUPek lehenengo aldiz parte hartuko du erakusle gisa 'Metallorbrabotka 2012' nazioarteko azokan. Erakustaldia Moskun izango da maiatzaren 28tik  ekainaren 1era. Metallorbrabotka nazioarteko azoka 1984an hasi ziren egiten eta makina-erremintaren arloan Errusian egiten den azokarik handiena da. Bertan, Errusiako makinen eraikuntza modernizatzeko soluziorik berritzaileenak eskaintzen dira. Azoka Errusiako Merkataritza Ganbararen laguntzarekin egiten da 2003tik, eta Moskuko gobernuaren babesarekin 2005etik. Ondorengo industriak erakutsiko dira aurtengo azokan:
  • Makina adimendunak eta makina-erreminta
  • Garai berrietako teknologia altuko ekipamenduak
  • Metalak mozteko erreminta aurreratuak, industria ekipamenduak eta osagaiak
  • Industriako automatizazio sistema aurreratuak
  • Softwarerik aurreratuenak eta bestelako hainbat gauza