Skip to main content
2016/04/29

DANOBATGROUPek BIEMHen makinak, garapenak eta zerbitzu aurreratuak aurkeztuko ditu

DANOBATGROUPek BIEMHen makinak, garapenak eta zerbitzu aurreratuak aurkeztuko ditu

DANOBATGROUP berriz ere egongo da present Bilboko Exhibition Centre-n . Kokapena 5. Pabilioko C-11 standean izango du, eta abangoardiako teknologiaren aldeko apustua erakutsiko du punta-puntako sektoreetara zuzendutako azken garapenen bidez.

BIEMH erakustazokaren 29. Edizio honetan DANOBAT eta SORALUCE gisa ezagutzen diren bere bi marken bidez Makina aurreratuen azken garapenak erakutsiko ditu; zehaztasuna, fidagarritasuna eta produktibitate handia ziurtatzen duten makinak hain zuzen ere, eta horretaz gain eskakizun handiko mekanizazio prozesuei aurre egiteko diseinatuta daudenak. Ekipo guztiek kalitate maila goreneko osagaiak dituzte zurruntasuna eta oreka dinamikoa eta termikoa ziurtatzeko makinaren bizitza osoan zehar, eta horretaz gain, kontrol sistema aurreratuak dituzte abiadura eta zehaztasun eskakizunei aurre egiteko. Gainera, eskakizun handiko industria sektoreetara zuzendutako balio erantsi handiko osagaiak fabrikatzeko garapen aurreratuak ere ikusteko aukera izango da. Garapen aurreratu hauek mekanizazio prozesuen esperientzia sendoaren ondorio dira, eta sektoreko enpresa liderrekin landu dira emaitza garapen erabat automatizatuak instalatu eta munduko edozein lekutan produzitzeko moduan jartzen direnak. Eskaintza zerbitzu aurreratuekin osatzen da, informazio eta komunikazio teknologia modernoenetan oinarrituta disponibilitaterik altuena ziurtatuz eta programazioan, operazioan eta ekipoen mantentze lanetan formazioa eskainiz.

DANOBATGROUP berriz ere egongo da present Bilboko Exhibition Centre-n . Kokapena 5. Pabilioko C-11 standean izango du, eta abangoardiako teknologiaren aldeko apustua erakutsiko du punta-puntako sektoreetara zuzendutako azken garapenen bidez.

BIEMH erakustazokaren 29. Edizio honetan DANOBAT eta SORALUCE gisa ezagutzen diren bere bi marken bidez Makina aurreratuen azken garapenak erakutsiko ditu; zehaztasuna, fidagarritasuna eta produktibitate handia ziurtatzen duten makinak hain zuzen ere, eta horretaz gain eskakizun handiko mekanizazio prozesuei aurre egiteko diseinatuta daudenak. Ekipo guztiek kalitate maila goreneko osagaiak dituzte zurruntasuna eta oreka dinamikoa eta termikoa ziurtatzeko makinaren bizitza osoan zehar, eta horretaz gain, kontrol sistema aurreratuak dituzte abiadura eta zehaztasun eskakizunei aurre egiteko. Gainera, eskakizun handiko industria sektoreetara zuzendutako balio erantsi handiko osagaiak fabrikatzeko garapen aurreratuak ere ikusteko aukera izango da. Garapen aurreratu hauek mekanizazio prozesuen esperientzia sendoaren ondorio dira, eta sektoreko enpresa liderrekin landu dira emaitza garapen erabat automatizatuak instalatu eta munduko edozein lekutan produzitzeko moduan jartzen direnak. Eskaintza zerbitzu aurreratuekin osatzen da, informazio eta komunikazio teknologia modernoenetan oinarrituta disponibilitaterik altuena ziurtatuz eta programazioan, operazioan eta ekipoen mantentze lanetan formazioa eskainiz.

CONNECTING THE FUTURE, lemapean fabrikazio digitaleko garapen berritzaileenak aurkeztuko ditu DANOBATGROUPek, eta etorkizuneko fabrika gaur errealitate egiten duten garapen berriak emango ditu ezagutzera. Hona hemen aipagarienak:

  • HMI -Human-machine interface- gizakia eta makinaren arteko harremana hobetu egiten du makinaren lana sinplifikatzen duen ingurune baten bidez. Gainera, programatzeko laguntzak eta mekanizazio ziklo bereziak barneratzen ditu, mantentze lanak errazten ditu produkziorik gabeko denborak gutxituz, eta energia kontsumoa minimizatzeko informazioa ematen du.
  • Data system, makinaren monitorizazioan eta Big Data delakoan oinarritutako zerbitzu multzoa. Makinaren konportamenduaren eta mekanizazioprozesuaren azterketa egin ahal izateko aukera ematen du tabletak edo telefono gisako gailuen bidez makina zein egoeratan dagoen  jakiteko aukera  prozesua optimizatu edo gerta litezkeen akatsetara aurreratzeko.
  • Intelligent components, makinan integratutako gailuak dira eta hainbat sentsoreri esker jasotako informazioan oinarrituta makinen errendimendua eta zehaztasuna hobetu, prozesuko denborak optimizatu, erreminten bizitza luzatu eta abarrerako egiten dute lan.
  • Control system, fabrikazio lerro osoen gestiorako aplikazio informatikoa. Sistema hau ekipoen fabrikatzailearenganik independientea da eta makina mota ezberdinak integratzeko aukera emanaz lan aginduak betetzeko beharrezko informazio guztia kudeatzen du: CNC programak, erreminta eta tresnak etab. plantako beste gestio maila batzuek barneratuz, besteak beste PLM, MES, ERP etab.

Makinei dagokienean edizio honetan artezketa, torneaketa, fresaketa-mandrinaketa, ebaketa eta zulaketa zein xafla transformaziorako makinentzako garapenik aurreratuenak aurkeztuko dira DANOBAT eta SORALUCE markekin.

Ikusgai egongo diren makinetariko batzuk diseinu berri bat izango dute, eta honek  fidagarritasuna, zehaztasuna eta lehiakortasuna gisako oinarrizko balioez gain hobekuntza garrantzitsuak eskaintzen dizkie bezeroei mantentze lanei dagokienean, ergonomiari dagokionean zein laneko inguruneko segurtasunari dagokionean ere. Kontzeptu hau makina generazio berriari aplikatzaren ondorioz SORALUCEk Red Dot sari entzutetsua jaso du, diseinuko goi mailako kalitateko nazioarteko errekonozimendua. SORALUCE FXR fresatzeko-mandrinatzeko makina izan zen 57 herrialdetako 5.214 hautagairen artean Red Dot Sariaren garaile: 2016ko Produktu Diseinua delakoaren garaile urteko produkturik onenen artean kokatuz.

DANOBAT LG-1000, doitasuna eta egonkortasun termikoa

DANOBAT LG-1000 kanpoaldeak eta barrualdeak artezteko makina horizontala da, eta besteak beste makina honen  ezaugarrietako bat da motor linealen teknologia izatea du eta  baita transmisio zuzena ardatz birakarietan, ebaketarako piezak, industria hidraulikorako ultradoitasunezko piezak eta automobilgintzaren sektorerako piezak artezteko.

Granito naturalezko bankadari eta dituen motor linealei esker, aplikazio zorrotzek behar duten egonkortasuna eta doitasuna eskaintzen ditu.  Soluziorik egokiena da, halaber, zilindrikoak ez diren osagaien artezketarako ere.

Urez hoztutako elektrotorlojuak erabiltzeak ohiko artezketa eta abiadura handikoa konbinatzea ahalbidetzen du.  Horrela, harriak gehienez 120 m/s-ko abiadura periferikoa izatea lortzen du, eta harri urratzaile konbentzionalez edo superurratzaileez momentu eragilerik handieneko artezketak egiteko behar den gama osatzen du.

SORALUCE FMT, multifuntzioa tamaina handiko piezetan

SORALUCE FMT makina multifuntzionala belaunaldi berriko makinen adibideetako bat da, ergonomia, segurtasuna eta ekoizpen maila altuak batera eskaintzen dituena.

Dimentsio handiko multitask zentro bat da, torneatzeko ahalmen eta funtzionalitate erabatekoa duena, eta, horri fresatzeko eta torneatzeko buru unibertsalaren potentzia eta par edo momentua  gehitzen bazaizkio, konplexutasun handiko piezak lotualdi bakar batean mekanizatzeko aukera ematen du. Horrenbestez, mekanizazio denbora asko aurrezten da, eta ondorioz erabiltzaileak errentagarritasun handiagoa lortzen du, bai produkzio unitarioari dagokionez bai serieko produkzioari dagokionez ere.

Makina honek diseinu berritzailea dauka, lan eremu malgu eta guztiz konfiguragarri batean oinarritutako diseinua, bezeroaren beharren arabera, lanerako gune bat edo hainbat aukeratu daitezke, eta mahai birakariak edo finko osagarriak gehitu daitezke.

Makinak karenatu osatu bat ere badu, irisgarritasun handia eskaintzen duena, ateak automatikoki irekitzen direlako langunearen aurrealdera eta goialdera osorik iristeko, txirbilak eta taladrina jasotzeaz gain. Langileari ikusmenik onena eskaini ahal izateko kristalezko azalera handiak ditu.  Erabiltzeko erraztasuna, segurtasuna eta karenatuaren garbitasuna, keak xurgatzeko sistemak integratzeko aukerarekin. Erakusgai dagoen SORALUCE FMT makinak 150 erremintako biltegi robotizatua du.

SORALUCE FMT makina multiatazak DAS sistema (Dynamics Active Stabiliser) berritzailea darama, patente prozesuan dagoena. DAS teknologia, zeina seguruenik makina-erremintaren sektorearen iraultza izango baita, makinaren zurruntasun dinamikoa aktiboki areagotu dezakeen gailu bat da eta, ondorioz, makinaren ebaketa ahalmena %300 handitu ere egin dezake, mekanizazioan zehar ezegonkortasunaren arriskua (chatter) murriztuta. DAS sistemak ebaketarako gaitasun orokorra hobetzen du, azaleraren akaberaren kalitatea hobetzen du, eta tresnak apurtzeko arriskua gutxitzen du, muturreko ebaketa baldintzetan bizitza baliagarria luzatuta.

Era guztietako mekanizazio prozesuetan probatu da sistema; esaterako, prentsa buruetan, motorren edo moldeen pieza polarretan, eta proba guztietan ikusi da sistema hau erabiliz gero mekanizazio denborak %45 ere murrizten direla.

DAS sistemak European Quality Innovation of the Year 2015 and Best of Industry 2015 sariak jaso ditu duela gutxi.

DANOBAT BM, tolestaketa zorrotzak eta balio altuko aplikazioak

Xafla transformazioaren eremuan erakutsiko da DANOBATek garatu duen panelatzeko makina automatiko berria, BM modeloa, produkzio-maila handia ziurtatuko duena, makinaren prestaketa denborak murriztuz. Erreminta bakarrarekin egindako tolestaketak batetik, eta manipulazioa automatikoak bestetik, egiten dute BM panelatzeko makina izatea soluziorik onena; bai ekoizpen bolumen handietarako, eta baita serie labur zein luzeetarako ere. Azken finean, DANOBATen BM panelatzeko makinak soluziorik onena dira tolestaketa mota ororako, hasi sinpleenetatik eta berezi eta zailtasun handienekoetara, eta baita balio erantsi altuko aplikazioetarako ere.

DANOBATek apustua egiten jarraitzen du soluzio berezi eta berritzaileen alde, bere bezeroen behar espezifiko bakoitzari erantzuna emateko helburuz. Kasu honetan, erakuskazokan LASER BLANKING berria aurkeztuko da, zuntz-laser bidezko ebaketa sistema malgu bat, non prozesatu beharreko materiala bobinatik ateratzen den, xafla formatuetatik atera beharrean. Produktibitate altuko makina bat da, laser-ebaketari aplikatutako zuntzaren teknologiak eskaintzen dituen abantailetariko bakoitza konbinatzen dituena bobina-metalikoak erabiltzearen abanatailekin.

Halaber, DANOBATek soluzio berezi eta pertsonalizatuak garatzen jarraitzen du xafla transformazioko aplikazio zehatzetarako, besteak beste ate metalikoen fabrikazioa, siloak, ostalaritza eta sukaldeko tresneria, metalezko altzariak, etab. Garapen hauek DANOBATek bere bezeroekin elkarlanean izandako lanaren emaitza dira.

DANOBAT HDS8A, sendotasuna eta doitasuna

HDS8 zerrak, erdiautomatikoak zein erabat automatikoa denak, ahalmen handia dauka eta 800 mm-ra arte ebakitzeko gai izateko diseinatuta dago. DANOBAT HDS ebaketa horizontaleko zerrak ezagunak dira beraien sendotasunagatik eta doitasunagatik, produktibitatea eta ebaketaren kalitatea bermatzeko helburua baitute. Zutabe sendoek eta buruak pieza bakarra osatzen dute ebaketa prozesuan bibrazio oro ekiditeko. Materiala zintaren alde bietan lotuta doa, gida materialaren zabalerara automatikoki egokituta dago, eta beso mugikorra hidraulikoki blokeatuta ebaketa egiten ari den bitartean.

DANOBAT COMPOSITES, automatizazioa egitura piezen fabrikaziorako

ADMP® teknologia (automated dry material placement) ere egongo da ikusgai. DANOBATek garatu du teknologia hori material konposatuan egitura piezak era automatizatuan fabrikatzeko. ADMP® teknologia oso emankorra eta egokikorra da, eta abantaila handiak eskaintzen ditu; izan ere, material gama zabala zehatz eta azkar ijeztu daiteke, esaterako NCFak eta ehun lehorrak.

LATZ ebaketa erremintak, zehaztasun handia, fidagarritasuna eta abangoardiako teknologia

Stan-ean LATZ ebaketarako erremintak ere izango dira. Zehaztasuna, fidagarritasuna eta abangoardiako teknologiengatik berezitako ebaketarako erremintak. Ebaketa standard-eko erremintak  besteak beste altzairu azkarra eta metal gogorrez egindako erreminta bereziak izango dira.