DANOBATGROUPek BIEMH 2018 erakustazokan hartuko du parte maiatzaren 28etik ekainaren 01ra bitartean Bilbo hirian
Estatu mailan erreferente eta espezialitate horretako Europako hirugarren erakusketa garrantzitsuena den Makina-erremintako Nazioarteko Erakusketak makineria erreminta, osagai eta gehigarri, automatizazio, metrologia, kalitate kontrol eta beste hainbat alderditako garapen berriak aurkeztuko ditu. 30 herrialde baino gehiagotik etorritako 1.100 erakusle baino gehiago espero da, eta horrek 2018ko ekitaldi garrantzitsuena bilakatzen du. BIEMH 30. aldiz egingo da, eta betidanik industriarekiko ordezkaritza eta laguntza gisa egin izan da, berrikuntzari zein merkaturatzeari dagokionez.
Informazio gehiago: www.biemh.com