DANOBATGROUP Indiak INNORAIL 2014an hartu du parte Lucknow hirian abenduaren 11tik 13ra

DANOBATGROUP Indiak INNORAIL 2014an hartu du parte Lucknow hirian abenduaren 11tik 13ra

19-12-2014 - 19-12-2014

DANOBATGROUP Indiak INNORAIL 2014 erakustazokan hartu du parte abenduaren 11tik 13ra bitartean Lucknow hirian, taldeko tren sektoreko azkeneko aurrerapen eta indarguneak besteak beste Indian Railways eta Indiako tren sektoreko entitate garrantzitsuenen artean ezagutzera emateko. Indian Railways Indiako tren sektoreko enpresa nagusia da, egunean 25 milioi pasaiaritik gora garraiatzen ditu, eta bere jarduera mundu mailako bigarren trenbide sare handienera zabaltzen da, eta baita herrialdean tren sektorearekin zerikusia duten beste erakunde entzutetsu batzuetara ere. Standaren berezitasunetariko bat taldea Indian Railwayserako egiten ari den giltza eskura linearen proiektuaren maketa bat izan zen. Proiektu honek muntatutako ardatzak fabrikatu, ikuskatu eta muntatzeko giltza eskura lanlerro bat du. Instalazioan 15 talde sartzen dira, eta horien artean ardatzak eta gurpilak mekanizatzeko makinez gain osagaiak manipulatzeko sistema robotizatu bat eta lerroaren kontrol integralerako dispositibo informatikoa. DANOBATGROUPen standean taldeak trenen sektoreko bezero entzutetsuekin egindako proiektu arrakastatsuak ere erakutsi ditu, eta baita ardatzak, gurpilak, boggiak, motorrak eta whelsets-ak produzitzeko makinen informazioa eta mantenimendurako soluzioak ere.

Industria honetako pertsona esanguratsuek bisitatu dute standa eta DANOBATGROUP Indiako lankideekin harremanetan egon dira, herrialdeko etorkizuneko proiektuetarako harreman bat lantzeko.