Skip to main content
2012/10/18

DANOBATGROUP Indiak EMAT 2012 erakustazokan bere produktuak erakutsi eta 'ate irekien' jardunaldiak antolatu ditu.

DANOBATGROUP Indiak EMAT 2012 erakustazokan bere produktuak erakutsi eta 'ate irekien' jardunaldiak antolatu ditu.

DANOBATGROUP Indiak 2012ko azaroaren 29tik abenduaren 2ra bitartean EMAT erakustazokan hartuko du parte. Erakustazoka hau Indiako makina erreminta, automatizazioa eta ingeniaritza arloko feriarik nagusiena da. 'Etorkizuna berrikuntza eta teknologiara bideratuz' lemapean DANOBATGROUP India irtenbide osoak eta gama altukoak ematen ahalegintzen da bertako Makina erreminta arloko enpresen lehiakortasuna garatzeko. DANOBATGROUPek P1 pabilioian Autoclusterrean izango ditu ikusgai bere produktuak, eta aukera emango du izena emateko DANOBATGROUPek Punen duen fabrika bertatik bertara ezagutzera joateko. Ate irekien jardunaldian parte hartzeko interesa duten guztiek DANOBATGROUPek Punen duen zentro teknikoa ezagutu eta bertako adituekin ezagupenak elkar trukatzeko aukera izango dute. Era berean, zutabe mugikorreko SORALUCE-FP 4000-CNC Fresatzeko-Mandrinatzeko makina martxan erakutsiko da, DANOBATGROUP Indiako teknikarien laguntzarekin duela gutxi diseinatu eta garatu den makina. Interesa baduzu bisita gaitzazu: DANOBATGROUP India Tokia: P1 pabilioia, Autocluster, Pune, India. Data: 2012ko azaroaren 29tik abenduaren 2ra Ordua: Goizeko 10etatik arratsaldeko 6etara.