Skip to main content
2013/07/05

DANOBATGROUP EMO 2013 erakustazokako fabrikatzailerik nagusienetariko bat

DANOBATGROUP EMO 2013 erakustazokako fabrikatzailerik nagusienetariko bat

DANOBATGROUPek bi produktu marka ditu, DANOBAT eta SORALUCE, eta  makina erremintako erakustazoka nagusienean, EMO 2013an, bi marka hauetako azken aurrerapenak eta teknologiak aurkeztuko ditu. DANOBAT eta SORALUCE produktuak 3 standetan banatutako 1700 metro koadroko azalera batean egongo dira ikusgai, erakustazokako erakusketaririk nagusienetariko bat izanik. Honela, DANOBATGROUP makina erreminta sektoreko lider gisa finkatzen da artezketa, fresaketa-mandrinaketa, torneaketa eta ebaketa-zulaketa arloetan teknologia aurreratuen alde egindako apostua erakustera emanaz. Jakitun gara erakustazoka honen garrantziaz, eta horrexegatik DANOBATGROUPen ahalegin berezia egingo dugu DANOBAT eta SORALUCEren berrikuntza eta produktu aipagarrienak ezagutzera emateko makina erreminta fabrikatzaileen liderren artean egoteko.

13. Halla – B36 Standa: B36 standean fresaketa-mandrinaketa eta torneaketa bertikaleko soluzioak egongo dira ikusgai. Stand honetan batetik, VTC-3200 torneaketa bertikaleko zentroa erakutsiko da, torneaketa, artezketa, fresaketa, zulaketa, hariztaketa eta neurketa operazioetan zehaztasuna eta kalitatea eskaintzen duen zentroa; bestetik, SORALUCE FXR-16000 neurri handiko fresatzeko-mandrinatzeko makina, oso soluzio malgua neurri handiko piezentzat; bestalde, SORALUCE F-MT-4000 funtzio anitzeko fresatzeko-torneatzeko zentroa ere izango da bertan, fresaketa, mandrinaketa, zulaketa eta hariztaketa operazio guztiak lotualdi batean egiteko aukera ematen duena konplexutasun handiko piezetan; eta azkenik, zutabe mugikorra eta mahai finkodun SORALUCE SL-8000  fresatzeko makina konpaktua, makina malgua diseinu konpaktu eta ergonomikoarekin. Era berean, SORALUCEren “Adaptative Control´ sistemaren erakustaldiak egingo dira bertatik bertara. Sistema honek egoera errealean eta SORALUCEren Accura Head sistemaren arabera oinarritutako ebaketa parametroak automatikoki doitzeko aukera ematen du. 11. Halla - D55 Standa: D55 standean artezketa eta torneaketarako soluzioak egongo dira ikusgai. Stand honetan ondorengo makinak bertatik bertara ikusteko aukera izango dugu: neurri handiko piezentzako diseinatutako zehaztasun handia, fidagarritasuna eta malgutasuna eskaintzen duen DANOBAT WT-92-6000 artezteko makina horizontalaDANOBAT VG 1000/700 zehaztasun handia behar duten erdi tamaina eta tamaina handiko piezak mekanizatzeko artezketa bertikaleko zentroa, eta DANOBAT-OVERBECK IRD-400 barneak eta erradioak artezteko bi artezteko makina horizontal. Bi hauetako batek DANOBAT LG-400 barneak eta kanpo aldeak artezteko artezteko makinarekin batera medikuntza sektorerako protesiak mekanizatzeko duen gaitasuna erakustera emango du.  DANOBAT E-315FV zentrorik gabeko artezteko makina ere egongo da ikusgai, hainbat industria sektoretarako zehaztasun handiko osagaiak produzitzeko bereziki diseinatutako artezteko makina, hain zuzen ere. Hauetaz gain,  DANOBAT-OVERBECK ID-600 zehaztasun handiko artezteko makina barneak, kanpo aldeak eta aurpegiak artezteko oso exijentzia handiko aplikazioetara egokitutako makina ere izango dugu, eta DANOBAT TH500 tornu horizontala automozioko aldaketa kaxetako ardatzak mekanizatzeko garatutakoa bereziki. Hall 15 - Stand D36: D36 standak ebaketa-zulaketako soluzioak jarriko ditu ikusgai. Ebaketa-zulaketako soluzioen artean neurri handietarako DANOBAT TDS20 zinta-zerra izango da, solidoak 2000mm-ra arte ebakitzeko prozesua automatizatzeko aukera ematen duen makina, automatikoki elikatu eta posizionatzeko aukerarekin. Honetaz gain, DANOBAT HDS 8A zinta-zerra izango dugu diseinu konpakto eta ergonomikoarekin, 800mm-ra arteko solido eta tutuak ebakitzeko gaitasunarekin zehaztasun maila altua bermatuz momentu oro. DANOBAT iDS 5A zinta-zerra ere izango da bertan 520 mm-ra arteko solido eta tutuak ebakitzeko gaitasunarekin, produkzio maila altuak lortzeko adinako zurruntasunez diseinatua, batez ere mekanizatzeko zailak diren materialetan besteak beste, Inconela, Duplexa, Superduplexa etab. DANOBAT zerra guztiek ebaketa adimentsurako software bat izan dezakete barneratuta, produkzioa eta zintaren bizitzaren arteko oreka izateko beharrezko parametroak eskaintzen dituena. DANOBATGROUP etengabe garatzen ari den abanguardiako teknologia eta esperientziaren arteko batura dela esan dezakegu. Badira 60 urte baino gehiago enpresa liderrek DANOBATGROUPen jartzen dutela konfidantza osoa.