DANOBATen eta SORALUCEren azken garapenak Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, DANOBATGROUPek aurkeztuta
Ekitaldiak

Beste behin ere DANOBATGROUP erakusketari egon da MoskukoMETALLOBRABOTKA azokan, Errusian urtero egiten den makina-erreminten azokarik garrantzitsuenean, alegia.

Edizio honetan DANOBATGROUPEK DANOBATen etaSORALUCEren soluzio eta teknologiarik berrienak erakutsi ditu, azpimarratuta makina aurreratuetan duen eskaintza, azken teknologiak eta osagai adimendunak baitituzte (aparteko garapenak, piezen akaberan doitasun handiagoa eta produktibitate handiagoa lortzen uzten dutenak); balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako soluzio espezializatuak industri sektorerik zorrotzenetarako; bai eta giltza eskura erako instalazioen proiektuetan eskaintza ugari ere, tartean direla aurretiazko ingeniaritza lanak hartzen dituzten proiektuak, mekanizazio eta ikuskapen prozesuen azterketa, zehaztapen teknikoak eta ekipoen hornidura, piezen garraiorako sistemak eta lerro osoa munduko edozein tokian instalatu eta prest jartzeko lanak, esaterako.

Estandak errealitate birtualeko gune bat ere edukiko du, proiektu eta garapenik berritzaileenak ezagutarazteko, era berritzailean eta interaktiboan, teknologia berri honi esker.

DANOBAT GARAPENAK:
Erakusgai jarriko diren DANOBATen garapenen artean hauek dira eremu eta garapen azpimarragarriak:

Tren sektorerako soluzioak
Trenen mantentze lanetarako tailerrak hornitzeko ekipamenduetan DANOBATek egindako azken garapenak aurkeztuko dira, ibilgailu sorta zabalerako, hala nola  abiadura handiko tren, lokomotora, aldiriko tren, tranbia eta metroetarako irtenbide prebentibo eta zuzentzaileak erakutsita.

Eremu horretan, material gurpildunetarako osagaien mantentze lanetarako soluzio integral bat ere erakutsiko da. Gurpilak neurtzeko ekipamendu bat, Muntatutako Ardatzak Optimizatzeko Software bat eta hobiko tornuen sorta berri bat dauzka soluzio berriak. Muntatutako Ardatzaren bizitza %25 luzatzeko eta aldi berean mantentze lanen kostua murrizteko egin da soluzio integral hau.

Sektore aeroespazialerako soluzioak

DANOBATek, sektore aeroespazialerako soluzioetan liderra baita, hegazkin motorren osagai kritikoak (errotorea, estatorea, alabeak eta ardatz nagusiak) eta lurreratze trenerakoak fabrikatzeko eta zaintzeko aparteko soluzioak erakutsiko ditu.

DANOBATek esperientzia sendoa dauka fabrikazio aurreratuko prozesuetan eta ekipamenduak teknologiarik berrienekin garatzen. Horrek DANOBATi ahalbidetzen dio jatorrizko ekipamenduen fabrikatzaileek (OEM) eta aeronautikako mantentze lanean munduan puntakoak diren enpresek fidagarritasun, produkzio eta kalitateari lotuta eskatzen dituzten baldintzak betetzea, eta horri esker munduko aire lineen %95ek erabiltzen dituzte DANOBATen makinak  beren osagai kritikoen mekanizaziorako.

DANOBATek alabe puntak, estatoreak eta lurreratze trenak artezteko  gama oso bat eskaintzen du. DANOBATen makinak erabiltzearen onuretako batzuk dira erregai gutxiago kontsumitzen dela eta bultzatze indarra handitzen dela. Gainera, funtzionamenduko perdoi zorrotzak direla-eta nabarmen murrizten da motorrek ateratzen duten zarata.

Oil&gas sektorerako soluzioak
Oil&gas sektorerako DANOBATek garatutako soluzioen eremuan, OCTG hodien  eta mahukatxoen akaberak egiteko eta presio handiko balbulak eta boladun balbuletako bolak fabrikatzeko makina-erreminten garapenak erakutsiko dira.
DANOBATek makina aurreratuak hornitzen ditu, eta osagaien edota prozesuen automatizazio  eta garapenen kudeaketa bezeroen ekoizpen betekizunetara egokituta. DANOBATen soluzioek makinak, erremintak eta gaineako ekipamendu lagungarria integratzen eta kudeatzen dituzte.

DANOBATek petrolio eta gasaren industriarako osagaien ekoizpen maila handietarako soluzioak eskaintzen ditu, bezero bakoitzaren eskakizun berezietara egokituta.

Xafla eraldaketa
Xafla eraldaketaren eremuan, DANOBAT xafla bobina zuntz laser bidezko mozteko sistema berria erakutsiko da. Kontzeptuaren helburua nagusia da aurrezpen garrantzitsua lortzea prozesatu beharreko materialean eta produktibitatea asko areagotzea, makinaren hutsarteak murriztuz. Produktibitate handiko makina bat da, eta zuntzaren teknologiak laser bidezko ebaketan dituen abantailetako bakoitza konbinatzen du (efizientzia, abiadura, moldakortasuna, gutxieneko mantentze lanak,etab.) bobina metalikoen erabilerak dakartzan abantailekin (%15era arteko aurrezpena materialen kostuan eta xaflaren aprobetxamendu handiagoa). Xaflako aplikazioetarako soluzioak ere erakutsiko dira, hala nola, metalezko ate eta altzarietako aplikazioetarako, argiteria, mahai tresna, labana eta armairu elektrikoetarako, besteak beste.

SORALUCE GARAPENAK

SORALUCEren proiekturik eta garapenkin berritzaileenak ere erakutsiko dira, horien artean soluzio hauek izanik azpimarragarrienak:

Neurri handiak mekanizatzeko soluzioak

Langet mugikorreko SORALUCEren gantry makina multifuntzio berria aurkeztuko da. Neurri handiko osagaiak mekanizatzeko makina bat da, eskala handiko doitasuna eta moldakortasuna eskaintzen ditu, eta fresaketa eta torneaketa lanak makina bakarrean egin ditzake. 1.000 m3-ko lan bolumenarekin eta 500 Tn-ko pisuarekin, hauek dira aurkeztutako modeloaren neurriak: 19m luzetara, 7,25m zutabeen artean, eta 7,3m garai. Altuera konfiguragarria da, zeharkako langetak goitik behera egiten duten 5 metroko ibiltarteari esker. Makinak multiatazaren eta malgutasunaren eskakizunei erantzuten die, ekoizpen uneak maximizatuta eta doikuntzakoak minimizatuta.

SORALUCEk, gainera, fresatzeko eta mandrinatzeko dituen makinen eta tornu bertikal handien gamaren berri emango du, zeinak azken teknologiak eta “large size” erako makinen segmentuetako soluzio berritzaileak dituen.

Energiaren sektorerako soluzioak
Era berean, energiaren hainbat sektoretan, hala nola energia eoliko, nuklear, termiko eta gas energiaren sektoreetan fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa bertikaleko lanak egiteko SORALUCEk eskaintzen dituen garapenak erakutsiko dira, doitasun eta fidagarritasun handiko soluzioak baitira. Diseinu sendoko eta burdinurtuzko egitura duten makinak direnez, txirbil harroketako maila handiak lortu daitezke mekanizagarritasun txikiko materialetan.

SORALUCEren F, VTC eta P gamek oso-oso konplexuak diren mekanizazio eragiketak egiten uzten dute, piezen lotaldi kopurua, ziklo denborak eta egon daitezkeen hutsegiteak murriztuta, ataza askoko funtzioa eta moldakortasun baldintzak beteta.

DANOBAT ziur dago azoka honek lagunduko diola Errusian duen posizioa indartzen eta bertako eta nazioarteko bezeroekin harremanak estutzen.

DANOBATen eta SORALUCEren azken garapenak Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, DANOBATGROUPek aurkeztuta

15-05-2017 - 19-05-2017

Beste behin ere DANOBATGROUP erakusketari egon da Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, Errusian urtero egiten den makina-erreminten azokarik garrantzitsuenean, alegia.

Edizio honetan DANOBATGROUPEK DANOBATen eta SORALUCEren soluzio eta teknologiarik berrienak erakutsi ditu, azpimarratuta makina aurreratuetan duen eskaintza, azken teknologiak eta osagai adimendunak baitituzte (aparteko garapenak, piezen akaberan doitasun handiagoa eta produktibitate handiagoa lortzen uzten dutenak); balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako soluzio espezializatuak industri sektorerik zorrotzenetarako; bai eta giltza eskura erako instalazioen proiektuetan eskaintza ugari ere, tartean direla aurretiazko ingeniaritza lanak hartzen dituzten proiektuak, mekanizazio eta ikuskapen prozesuen azterketa, zehaztapen teknikoak eta ekipoen hornidura, piezen garraiorako sistemak eta lerro osoa munduko edozein tokian instalatu eta prest jartzeko lanak, esaterako.