Skip to main content
2013/08/20

DANOBATek tren industriarako egindako azken garapenak Wheelset Congress 2013 kongresuan

DANOBATek tren industriarako egindako azken garapenak Wheelset Congress 2013 kongresuan

Datorren irailaren 22tik 27ra bitartean DANOBATek, IK4-IDEKO bere lankide teknologikoarekin batera, tren industriarako azken garapenak eta teknologiak erakutsiko ditu Kieven egingo den International Wheelset Congress nazioarteko kongresuaren 17. edizioan. DANOBATek eta IK4-IDEKOk errodaduren ikuskapenerako eta monitorizaziorako garapen aurreratuenak aurkeztuko dituzte, baita ikuskapenerako hainbat soluzio eta DTR bogien banku proba dinamikoa ere. DTR makina errodaduren kondizio errealaren monitorizazio sistemak erabilita eta datuak prozesatzeko algoritmo sofistikatuak aplikatuta fidagarritasuna eta segurtasuna areagotu eta mantentze kostuak murrizteko aukera berriak eskaintzen dituen makina da. International Wheelset Congress kongresua da tren industriaren ekitaldi nagusietakoa, eta hiru urtean behin egiten da. Lehen kongresua 1963an egin zen Italian eta ondoren beste herrialde batzuetan ere egin da, esaterako AEBetan, Kanadan, Txinan, Japonian, Australian.  Ekitaldia mundu osoko tren industriako liderrak batzeko bilkura gunea da.