Skip to main content
2013/05/29

DANOBAT eta SORALUCE teknologia berriak FEIMAFE 2013n

DANOBAT eta SORALUCE teknologia berriak FEIMAFE 2013n

San Pauloko Anhembi erakustazokan ekainaren 3tik 8ra bitartean egingo den 14. FEIMAFE erakustazokan DANOBAT eta SORALUCE makinen garapen eta teknologien inguruko azalpenak emango dira. N19 estanean DANOBATen ebaketa eta zulaketarako, torneaketarako, artezketarako, puntzonaketarako, tolesketarako eta laser bidezko ebaketarako soluzio multi-teknologikoak egongo dira ikusgai, eta N22 estanean SORALUCEren fresatzeko makinak, fresatzeko-mandrinatzeko makinak eta fresaketa-torneaketarako zentroak, denak ere teknologia aurreratukoak. DANOBAT eta SORALUCEk bikaintasun teknologikoa, zehaztasun handiko produktuak eta bezeroaren beharretara egokitzeko gaitasun berezia adierazten dute. Honen emaitza gisa lehen mailako soluzio lehiakorrak eskaintzen dira. Aurrekoetan bezala FEIMAFE 2013k bai nazioarteko zein estatuko bezeroekin harremana sendotzeko aukera zabalduko digu.