Skip to main content
2014/03/14

DANOBAT eta DANOBAT OVERBECKen artezketako azkeneko soluzioak GRINDTEC-en

DANOBAT eta DANOBAT OVERBECKen artezketako azkeneko soluzioak GRINDTEC-en

DANOBATGROUPen barne dauden DANOBAT eta DANOBAT OVERBECKek industriarik lehiakorrenetara zuzendutako osagaiak artezteko erabateko soluzioak aurkeztuko dituzte GrindTec 2014 erakustazokan. DANOBAT eta DANOBAT OVERBECK artezteko makinak eskaintzen duten zehaztasun eta malgutasunagatik dira aipagarriak, merkatuaren eskaera zorrotzei erantzun ematen baitiote. Horren adierazgarri dira GRINDTEC 2014an erakutsiko diren artezteko makinak; besteak beste, E315FV zentrorik gabeko artezteko makina, LG-600 barmeak eta kanpo aldeak artezteko makina, eta barneak eta erradioak artezteko IRD400 artezteko makina horizontala. GRINDTEC artezteko teknologian erakustazokarik garratzitsuena da,  eta bertan, sektoreko fabrikatzaile nagusiek azkeneko berrikuntzak eta teknologiak izango diutzte ikusgai.