DANOBAT TT eta TTB tornu horizontaleko modeloek OCTG hodien mekanizaziorako irtenbide espezifikoak eskaintzen dituzte. TTB tornuak mekanizazio produktibitate altuak eskeintzen ditu edozein hari motarako.
Ezaugarri nagusiak:
Hodien mekanizaziorako tornu bertikal hauek, 4 ardatzekin lan egiteko aukera ematen du, ziklo-denbora asko murriztuz. Prozesuan, buruak hodiarekin batera egiten du bira eta erreminta geldirik mantentzen da. Makinaren konfigurazioari esker, torneaketa eta hariztaketa prozesuetan, txirbila behar bezala atera daiteke.
Gure tornuek edozein hari mota mekaniza dezakete: API,GOST zein PREMIUM. Mekanizazio prozesua tutu ebaketarekin hasten da, eta horretarako, DANOBAT-ek iDS ebaketa linea autamatikoa eskaintzen du, tutuen luzera bezeroaren eskaeratara egokituz.
Makina indibidualaz gain, aukera hauek proposa ditzakegu: karga eta deskarga, bibrazioen aurkako euskarria eta tapoia, erremintak, mekanizazio prozesua, kontrol numerikoko programak, bezero mota bakoitzaren arabera egokitutako prestakuntza eta abar.
|
TT7 |
TT10 |
TT13 |
|
|
Hodien diametroa |
mm |
178 |
245 |
346 |
|
TTB-10 |
TTB-16 |
TTB-20 |
TTB-24 |
||
Hodien diametroa |
mm |
245 |
406 |
508 |
610 |