Lerroen erabateko automatizazioak egiten ditugu
Gure lerroak gai dira guztiz automatikoki lan egiteko, eta langileek programazio eta mantentze lanak besterik ez dute egin behar.
Soluzio integralak eskaintzen ditugu ardatzak, gurpilak, ardatz muntatuak, motorraren blokea eta bogieak mekanizatu, ikuskatu eta muntatzeko, eta material errodatzailearen mantentze lan prebentibo, zuzentzaile eta prediktiborako.
Esperientzia sendoa dugu fabrikazio prozesuetan eta ekipamendu berezien garapenean, teknologiarik berritzaileenekin, trenaren sektoreak eskatzen dituen produkzio eta kalitate baldintzak betetzen direla bermatzeko.
Ba al dakizu...
Abiadura handiko trenen ardatzak fabrikatzeko lerro automatiko bat sortzea proiektu erabat konplexua da, eta LUCCHINI RSk sektorean esperientzia zuen bazkide batekin lan egin nahi zuen, zeina gure premietara egokituko zen eta giltza eskura erako proiektu bat eskaintzeko gai izango zen, abiadura handiko trenen ardatzetarako eskatzen den doitasun eta kalitate handia bermatuta. DANOBATek baldintza horiek betetzen zituen.