Software-hardwarearen eguneraketa

Gure makinen diseinuak eta haietan integratutako teknologiak etengabe aldatzen ari dira, eta horiek eguneratzeak ahalbidetzen digu funtzionaltasun eta gaitasun berrien onurak edukitzea eta makinak zaharkituta geratzea ekiditea.

Horrez gain, gure makinak eta giltza eskura erako soluzioak balio handiko fabrikazio lerroetan sartzen dira, gure bezeroek optimizatu nahi dituzten fabrikazio lerroetan, hain zuzen. Horrela, haien efizientzia, kalitate eta ekoizpen maila handitu eta ekipoak fabrikazio erreferentzia berrietara moldatzeko aukera dute.

Premia horiei erantzuteko ingeniaritza zerbitzuak eskaintzen dira, makina konfigurazioen arabera dauden aukerak aztertzeko.

Hardwarearen eguneraketa

Makinan integratutako hardwarea modernizatzea, bai maila mekanikoan, bai elektronikoan, ekipo berriek funtzionaltasunei, potentziari eta efizientziari dagokienez dituzten abantailez gozatzeko.  CNC paketeak, tartean direla erregulagailuak eta serbomotorrak, orekatze ekipoak, posizionatze sistemak, PCak, etab.

 

Softwarearen eguneraketa

Garatutako azken software pertsonalizatuen paketeen eguneraketa, funtzionalitate berriak dituztenak, bai eta mekanizazio, bistaratze, simulazio eta kontrolerako gaitasun gehiago dutenak ere.

 

Makinaren Ekipo Espezifikoen eguneraketa

Neurketa ekipoen eta manipulazio ekipoen ordezkapena, belaunaldi berriko bertsioekin.

Nola lagun zaitzakegu?