Skip to main content
2021/09/27

Danobatgroupek Egunean Behin jokoaren 8. Denboraldia babestuko du

Danobatgroupek Egunean Behin jokoaren 8. Denboraldia babestuko du

Danobatgroup industria taldeak aurten bigarren aldiz "Egunean Behin" lehiaketa babestuko du, oraingo honetan euskarazko eta euskal kulturarekin lotutako galdera-erantzunen jokoaren 8. denboraldiko urriaren 11ko astea babestuz.

Danobatgroupek euskararekiko eta euskal kulturarekiko duen atxikimendu eta estrategian kokatzen da babesletza hau. Lehiaketa babesteaz gain, Danobatgroupeko kooperatibek lehiaketa honekin bat egin dute, eta motibazio ekintzak abiatu dituzte, langileen artean lehiaketa taldeak sortuz, aparteko sariak banatuz langileen artean eta parte hartzea bultzatuz.

CodeSyntax enpresaren eskutik sortuta euskaldunen artean arrakastatsu bilakatu den joko/aplikazioa irailaren 27an jarri da berriz ere martxan galdera berriekin, eta hamaika astez luzatuko da, abenduaren 12ra bitartean.

Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da "Egunean Behin". Izenak dioen bezala, lehiakide bakoitzak partida bakarra jokatzeko aukera du egunean. 10 galdera erantzun behar ditu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago, hobeto.

Sortu zenetik, lehiaketaren arrakasta handituz joan da; azken denboraldian 60.000 lagun baino gehiagok jokatu zuten egunero egunero. "Egunean Behin" familia handituz doan heinean, sortzaileek berrikuntzak egin dituzte, eta 8. denboraldian ere nobedadeak izango dira.

Orain arte bezala, parte hartzen duten guztien artean astero sailkapen bat osatuko da, eta denboraldi amaieran, finala egingo da.

Jokatu dezagun partida!