MAN Diesel & TurboItsas motorren modelo desberdinen turbokonpresoreak doitasun handiz artezteko makina

Erronka

  • Itsasontzi modelo bakoitzaren itsas motorren turbinen errotoreak artezteko soluzio osoa.
  • 183 mm eta 420 mm arteko diametroak eta 320 mm-tik 720 mm-ra arteko luzerak dituzten piezak, Inconelez fabrikatutako alabeekin

Soluzioa

  • Artezteko makina horizontala, prozesua ahalik eta gehien optimizatzeko eta mekanizazio eragiketa guztiak artezteko makina bakarrarekin egin ahal izateko hainbat sistemarekin.
  • Piezak  IT05 gainazaleko perdoiarekin eta Ra 0,4 zimurtasunarekin.
  • 50 mm-ra arteko arbastua piezan
  • Piezaren mekanizazioa bi harrirekin baino ez.  Lehen, bezeroak 50 harri behar zituen.

Ekipamendua

HG-92 artezteko makina horizontala:

  • Harri buru bikoitza B ardatzean muntatuta
  • DANOBATek alabeen geometria guztiak artezteko diseinatutako harria; harri horrekin inguraketa prozesuaren bitartez artezten dira alabeak, pieza modelo bakoitzerako harri desberdin bat eduki beharrik gabe.
  • Kojinete hidrostatikoen gainean muntatutako ardatzak. Ahalik eta zurruntasun handiena eta bibrazioak moteltzeko ahalik eta ahalmen handiena.
  • Kontrapuntu motorduna, posizionamendu programatuarekin eta blokeo automatikoarekin. Piezen aldaketak ia ez du eraginik prestaketa denboran.
  • Etengabeko diamantatze sistema, harria artezketan zehar diamantatzen duena,  produktibitatea asko handitzea lortuta.
  • DAN-OP softwarea.  Elkarrizketa bidezko programazioa, erabiltzen oso erraza dena eta kalkulu konplexuak egiten dituena.
  • DANOBAT MDM diametro anitzerako neurgailua. Prozesu barneko neurketa hainbat diametrotarako.
  • Kontaktuko haztagailua, erreferentzia axialen bidez lotutako piezaren puntu arteko posizioa adierazten duena.
  • Laser bidezko neurketa sistema, alabeak ukitu gabe haien formak neurtzeko.

Artikulua

MAN Diesel & Turbo Itsas motorren modelo desberdinen turbokonpresoreak doitasun handiz artezteko makina

MAN Diesel & Turbo da itsasoan erabiltzeko diren diesel motorren merkatuko liderretako bat eta diesel zentral elektrikoen eta turbo makinen hornitzaile liderretako bat. Enpresak nazioarteko 100 puntu baino gehiagotan dihardu, eta eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen gaman sartzen dira itsas eragintza sistema osoak, petrolioaren eta gasaren industrietarako turbo makinen trenak, eta prozesuen ingeniaritza, giltza eskura erako zentral elektrikoez gain.

Bezeroak DANOBATera jo zuen itsasontzi modelo bakoitzaren itsas motorren turbinen errotoreak artezteko soluzio oso baten bila. 183 mm eta 420 mm arteko diametroak eta 320 mm-tik 720 mm-ra arteko luzerak dituzten piezak dira, Inconelez fabrikatutako alabeekin.

...

Deskargatu artikulu osoa
Nola lagun zaitzakegu?