- Neurri handia eta 2 mm-ko lodiera duten horma sekzioak dituzten osagaien artezketa.
- 1,1 metroko sakonera ere duten barruko diametroak.
- Kalitate estandar zorrotzak. 0.01 mm.ko perdoiak.
“Gure ohiko hornitzaileari eta DANOBATi arazoak zituzten hiru eman genizkien. Lehenak, soluzioak zekartzan aparteko kostuez baino ez zuen hitz egiten, baina DANOBAT, berriz, prozesua garatzen hasi zen, hori baino ez. Ziklo gehigarriak eskaini zizkiguten hariak barrualdetik artezteko, haztapen bidez neurtzeko zikloak gehituta, eta proiektu osoan gurekin elkarlan estuan aritzeko konpromisoa hartu zuten. Piezetako batzuek 1,1 metroko sakonera ere dute barrualdeko diametroan eta 2 mm-ko horma lodierak baino ez; orain pieza horiek arteztu ditzakegu 0,02 eta 0,01 zentrokidetasun perdoiekin diametroan eta 0,4ko erradioarekin. DANOBATek erantzukizuna hartu zuen bere gain hasieratik bukaeraraino, eta arazoak konpontzeko bideak eskaini zituen, ideia finkoetara mugatu gabe. Horrek azkenean konbentzitu gintuen hornitzaile egokia aukeratu genuela eta piezen gainean ditugun ezagutzak eta haiek artezketan duten esperientzia elkartu ahal izango genituela.”