LT - Tornu horizontala

Doitasun handiko tornuak
LT tornu horizontala DANOBAT
LT tornu horizontala DANOBAT

Gogorrean torneatzeko doitasun handiko LT-400 makina aplikazio zehatzei erantzuteko egokitu da, adibidez, errodamenduak, boladun torlojuen azkoinak, matrizeak eta moldeak, heltzeko osagaiak eta pieza ez zilindrikoak.

Gogorrean torneatzeko makina hauek azkeneko erabiltzaileekin elkarlanean osatu dira, horrela makina bera eta berarekin lotura duten prozesu guztiak ondo barneratzen dituen produktu bat lortuz, neurrira egindako soluzio oso bat eskainiz.

MAKINAREN DESKRIBAPEN TEKNIKOA

  • Granito naturalezko bankadak egonkortasun termiko eta dinamiko handia ematen dio.
  • Amortizazio sistema bat muntatzen da oinarria eta bankadaren artean, mekanizazioan zehaztasun handiagoa bermatzeko.
  • Ardatz birakariak integratutako motorrek bultzatzen dituzte, mantentze handirik gabe, eta horrela, mugimendu azkar eta zehatzak lortzen dira, errendimendu eta kalitate bikainekoak
  • Teknologia hidrostatikoa erabiltzen dute buruarentzat eta X eta Z ardatzentzat 
  • LT tornuak DANOBATek diseinatutako karga sistemen bidez automatizatu daitezke, portiko integratu bat edo robotizatutako sistemak bezala.

Torneatu daitekeen diametro max.: 400 mm

Torneatu daitekeen luzera max.: 850 mm

Makinen prozesuak

Torneaketa gogorrean

Torneaketa gogorrean

Torneaketa horizontala

Torneaketa horizontala

Mandrinaketa

Mandrinaketa

Zulaketa

Zulaketa

Fresaketa

Fresaketa

Ezaugarriak

 

LT-400

Torneaketa diametro max.

mm

400

Torneaketa diametro max. kontrapuntuarekin

mm

n.a./150

Piezaren pisu max.

kg

80/300

Buruaren abiadura max.

rpm

10000/4000

Errepikagarritasun

µm

± 0,1

Ezaugarri ezberdinak behar? Idatziguzu

Aplikazioak

Mekanizazio proba
Proba ezazu mekanizaturako eskaintzen dugun test zerbitzua. Testean DANOBATGROUPen gaitasuna zure prozesu ekipoarekin konbinatu eta zure inbertsioaz seguru egongo zara.
Bota zure erronka