ABIATU GUREKIN ZURE IBILBIDE PROFESIONALA!

Fabrikazio aurreratuko erronkarik anbiziotsuenak zure zain daude

Danobatgroup-en 1400 pertsona baino gehiago gara bisio berarekin lan egiten, erronkei aurre egiteko gogoarekin, esperientzia berriak bizitzeko gogoarekin eta proiektu berritzaileak garatzeko gogoarekin, munduko edozein lekutan. Asmatzeko, berritzeko eta arriskatzeko gaitasunarekin. Ikertzeko eta amesteko gaitasunarekin. Ingurune bat, non talentua eta ideiak motorra diren eta egun bakoitza desberdina eta proiektu bakoitza, erronka berri bat.

Garapen profesionalerako eta prestakuntza handiko lantaldeetan aritzeko aukera handiak eskaintzen ditugu, pertsonak pertsonalki eta profesionalki garatzen baitira bere ibilbide profesional osoan, nazioarte mailakoa den eta osagai teknologiko handia duen industri proiektu batean murgilduta.

BA AL ZENEKIEN…

2 segundoan behin aireratzen dela gure makinek mekanizatutako turbinak dituen hegazkin bat?

…2021ko otsailean Martera iritsi zen Perseverance robot esploratzailearen antenetako baten garapenean parte hartu dugula?

…gure enpresetan emakumeen kopurua %14koa dela, taldeko epresa batean zifra hau %25era iristen dela eta aktiboki gabiltzala lanean urtetik urtera kopuru horrek gora egin dezan?

GURE LANTALDERA GEHITU NAHI?

Zabalik dauden lan eskaintzak

Ez hain handiak, ez hain txikiak

OREKA GARA

Danobatgroupen enpresa talde handiek eskaintzen dituzten abantailak eta aukerak ditugu (enpresa sendotasuna, barne mugikortasuna, karrera planak, etab.), enpresa ertainen abantailekin osatuta, hala nola tratu eta arreta oso hurbila eta pertsonalizatua pertsona bakoitzarentzat eta partaidetza aktiboa, besteak beste.

Gure antolaketa ereduari esker, geure talde industrialaren barruan enpresa desberdinak izanik, eredu bakoitzak eskaintzen dituen abantailak eduki ditzakegu gure pertsonei lan ingurunerik onena eskaintzeko.

LAN-INGURUNE ANITZ BATEAN GARATU

Danobatgroupen irmoki usten dugu lan ingurunea anitza izateak erakundea aberasten duela, eta haren jarduna hobetzen. Gurean aniztasunak, edozein alderditan, eragin positiboa du erakundearen arrakastan.

Danobatgroupeko enpresa guztientzat gida izango diren politikak, irizpideak eta jarraibideak zehazten dihardugu, erakundean benetako berdintasuna gauzatzeko.

Industria diseinu eta produktu garapeneko ingeneritzan ikasketa duala, makina-erreminta sektorean lana eta arrauna. Gizonezko presentzia nabarmena duten hiru jarduera hauek batera hasi nituen. Beti ere garatzeko aukera eman didaten proiektuak izan dira, sekula ere sentitu naiz gutxituta. Eremu horietan, emakumeen presentzia areagotzeko urratsak ematen ari dira. Lanean, arraunean bezala, danok bide beretik eta norantza berdinean goazelako, eta hori da nere lanetik gehien gustatzen zaidana.

  • Leire Garate
  • Produktuen garapenerako ingeniaria

AURKITU ZURE BIDEA TALDE-LANEAN

Danobatgroupen dimentsioak aukera ematen digu erronka ugari dituzten ibilbide profesionalak eskaintzeko, hobetzeko aukerekin eta etengabeko bilakaerarekin.

Azken batean, beste errealitate batzuk ezagutzeko eta horiei taldean erantzuteko proiektua da.

Pertsonekin lan egitea gustatzen zait, interakzioa. Nire egunerokotasunak berarekin dakar enpresa barruko zein kanpoko hainbat arlorekin harremana izatea, eta hori aberasgarria iruditzen zait, ikuspegi eta metodologia desberdinak ezagutzeko aukera ematen didalako. Bisio orokor horrek aukera ematen dit gehien gustatzen zaidana identifikatzeko eta horretan arreta jartzeko. Eta hori, Danobatgroup bezalako proiektuetan bakarrik da posible.

  • Jon Irizar
  • Proiektu burua

SENTITU ZAITEZ GURE PROIEKTUKO PARTAIDE LEHEN UNETIK

Gure pertsonei prestakuntza eta orientazio egokia eskaintzen diegu lanean hasten diren unetik bertatik, kide bakoitzak bere potentzial guztia adieraz dezan, bere nahiak ase ditzan eta bere helburuak lor ditzan.

Helburu hori lortzeko ezinbestekoa da motibatuko dituen lan-ingurune ona eskaintzea.

Hasiera-hasieratik, lankideek prozesu desberdinak ulertzen lagundu didate, eta beste kide bat bezala tratatu naute. Horrek lagundu dit azkar egokitzen eta nire lanean konfiantza hartzen. Berria izateak eta unibertsitatetik zuzenean etortzeak errespetu handia ematen du proiektu batean sartzen zarenean, baina aurkitu dudan giro onak hori gainditzen eta beste bat bezala sentitzen lagundu dit.

  • Miren Flaño
  • Diseinatzaile mekanikoa

HAZI ETENGABEKO BILAKAERAN ETA DINAMIKOA DEN PROIEKTU BATEAN

Transformazioak gertatzen diren abiadurak ezaugarritzen duen testuinguru honetan, garrantzitsua da aldaketara egokitzeko gaitasuna, egonezina eta ikasteko bizkortasuna lantzea.

Danobatgroupen modu egituratuan sustatzen dugu gure profesionalen garapena, harreman-gaitasunetan nahiz taldearen espezializazio-eremuetan hazten jarrai dezaten, hala nola teknologia berrietan, datuen analisian eta digitalizazioan.
.

Fabrikazioan digitalizazio-prozesuetan aurrera egiten duen enpresa, efizientzia handiagorantz eboluzionatzen duen produktuarekin, tekniko zein pertsonen kudaketan gaitasun berriak eskuratu ditudan eta hazi egin naizen proiektua da hau. Aldaketarako pentsamolde irekiarekin, egunerokotasunetik ikasiz, lankideengandik ikasiz, formaziotan... Nik aportatzen dudan balioa osagai horien guztien batuketaren emaitza da.

  • Euken Zubizarreta
  • Arduradun elektronikoa

DESAFIATU ZAITEZ ETA SORTU HOBERENEKIN ELKARLANEAN

Lan egiten dugun moduarekin pertsona bakoitza ahalduntzea bultzatzen dugu.  Gure profesionalek, beti harago joateko prest, ibilbide berriak marrazten dituzte beren ezagutzaren, dinamismoaren eta jarrera berritzailearen bitartez eta bikaintasuna bilatuz.

Izan zaitez diziplina askoko talde baten parte, beti abangoardian egotera bultzatzen gaituzten nazioarteko erreferenteekin elkarlanean aritzea eta haiekin batera sortzea ahalbidetuko dizun talde batean.

Merkatuen beharrei aurrea hartzen diegu buru azkartasunez, soluzio teknologiko berritzaileak sortzeko. Arriskuak baloratu eta geure gain hartzen ditugu, eta aukera berriak partekatu eta bultzatzen ditugu.

  • Jokin Mugarza
  • Software eta Digitaleko arduraduna

IREKI ZURE BURUA ETA BIZI ESPERIENTZIA BERRIAK

Hurbilen dugun eragin eremuarekin dugun konpromisoak eta gure komunitatearekin dugun loturak ez digute eragozten oso nazioartekotuta dagoen industria talde bat izatea. Izan ere, %90 baino gehiago esportatzen dugu, eta ekoizpen instalazioak, ordezkaritzak eta bikaintasun zentroak ditugu herrialde estrategikoetan.

Industria talde globala gara, erronka globalei aurre egiten diona eta kanpora eta modu zabalean begiratzearen alde egiten duena hain zuzen ere.

Beste herrialde batera joateak kultura berri batean sartu eta errealitate berriak ezagutzea dakartza jokaleku berria eta ohitura berriak, elikatu eta indartzen zaituztenak. Abentura horri ekiten dionak aukera asko ditu disfrutatzeko, esperientzia berriak barneratzeko, ezagutza berriez jabetzeko, bere begirada aberasteko eta mundua beste ikuspegi batetik ikusteko. Elgoibarko lantegian hasi nintzen eta nire ibilbide profesionalak Herbornera eraman nau, Alemaniara, hazteko aukera, Danobateko familia mugagabean garatu dudana.

  • Maialen Agirre
  • Danobat-Overbeck-eko marketing arduraduna

GARATU ZURE AHALMEN GUZTIA

Enpresa desberdinak dituen industria taldea garela berretsi dugu, eta horri esker diziplina askoko inguruneetan eta lantalde mistoetan egiten dugu lan gure erakundeen artean, gure bezeroentzako soluziorik onenak aurkitzeko.

Pertsonek beren onena ematea nahi dugu, eta beren erronka eta motibazio profesionala aurkitzea beti. Garapen profesionalerako aukera berrien ateak beti daude irekita barne mugigarritasunera, eta gure egunerokotasunaren parte da.

Idekon "V-SET" fotogrametria bidezko neurketa sistema berri bat garatzen ari nintzela iritsi nintzen Soralucera. Garai hartan, Danobatgroupeko hainbat enpresarekin elkarlanean ari nintzen jada, garapen batzuk egiten, eta enpresekin lanean hain gertutik  ari nintzenez, konturatu nintzen haratago joan nahi nuela, ikerketa hori eta egiten nituen garapenak bezeroari eta merkatuari hurbildu nahi nizkiela. Danobatgroupeko barne mugikortasunari esker, Idekotik Soralucera igaro ahal izan nintzen, eta enpresa horretan nire ibilbide profesionala gehien gustatzen zitzaidan arloan garatzen jarraitu, eta, gainera, kooperatiba honetan bazkide finko egin ahal izan nintzen.

  • Oihan Ruiz de Gopegui
  • Diseinatzaile Mekanikoa

AHALDUNDU ZAITEZ ETA BALIOETSI ZURE IDEIAK

Eredu kooperatiboaren balioek batutako pertsona talde bat gara. Bisioa, erantzukizuna, konpromisoa, dedikazioa eta konfiantza konpartitzen ditugu.

Guztion ardura da geure ideiei balioa ematea, eta era partekatuan, motibatuan, erabakitzailean eta eraginkorrean gauzatzea.

Parte gareneko konpainiari hazten lagundu nahi diogu, guk geuk erabakita, autonomiaz, kudeaketa ahalmenarekin eta erabakitze ahalmenarekin eta lidergo pertsonalarekin.

Enpresa proiektu kolektibo baten parte gara, hemen lan egiten dugun pertsonok negozioaren jabekideak gara.

Konbentzituta gaude: geure talentuaren batuketa izango da arrakastaren bidea aurkitzea ahalbidetuko diguna. Sarean egiten dugu lan, elkarrekin lanean, garbi daukagu elkarrekin urrutiago iritsiko garela, eta kooperatibagintzaren balioak hartzen ditugu inspirazio iturri, atzerrian lehiatzeko gauza izango den enpresa proiektua eraikitzeko, eredua ezarri eta aldaketei aurrea hartzeko.

  • Anex Fernández de Retana
  • Diseinatzaile Mekanikoa

AURKITU ZURE OREKA BIZITZA PERTSONALAREN ETA PROFESIONALAREN ARTEAN

Humanity@work gure taldearen ezaugarrietako bat da, kide gareneko MONDRAGON korporaziotik datorkigun ezaugarria da, eta, beraz, pertsonengan oinarritutako taldea gara, beste ezer baino lehen.

Gure langile guztien ongizatea nahi dugu, eta horretarako hainbat formula ditugu, hala nola ordutegi bereziak, ordutegi malguak eta gure pertsonek dituzten premiak uztartzeko erraztasunak.

Nire bizitza pertsonalean familia bat osatzeko unea iritsi zenean, beldur nintzen ea dena nire gain hartzeko gai ote izango nintzen. Danobatgroupen ditugun kontziliazio formulei esker, modu orekatuan jarraitu ahal izan dut nire karrera profesionala betetzen eta nire seme-alabez arduratzen. Lanaldi murrizketarekin eta ordutegi malguarekin lan eginda, nire erronka profesionalei erantzun diezaieket, bai eta seme-alaba txikiei arreta eman eta haietaz gozatu ere.

  • Nerea Barrenetxea
  • Lan arrisku eta prebentzioko teknikaria

GURE LAN ESKAINTZEN BERRI IZAN NAHI DUZU?

Eman izena gure informazio buletinean