Puntako instalazioak soluziorik aurreratuenak garatzeko

Danobatgroup-en ikerketa eta garapenerako zentro teknologikoa dugu, bai eta Bikaintasun Zentroak, ekoizpen plantak eta tailer espezializatuak ere, non gure ahalmenak garatzen ditugun, bezeroei soluziorik hoberenak emateko.

Etengabe ari gara puntako instalazioetan inbertitzen, eta horiek ekoizpen eredu oso eraginkorrak ezartzea eta gure bezeroen premiei erantzutea ahalbidetzen digute.

Ekoizpen plantak Alemanian, Erresuma Batuan eta Herbeherak

30 urte baino gehiagoko ibilbidea duen zentro teknologikoa

Premia bakoitzari egokitutako instalazioak

BIKAINTASUN ZENTROAK

Bikaintasun Zentroak ditugu herrialde estrategikoetan, hala nola Alemanian, Italian, AEBn, Herbeheretan eta Txinan, bai eta Elgoibarren dugun egoitza nagusian ere (Espainia), gure bezeroei balio erantsi handiko zerbitzuak emateko.

Bikaintasun Zentroek artezketako, torneaketako, fresaketako eta mandrinaketako DANOBATen eta SORALUCEren azken garapenak eta teknologiak dituzte, bai eta funtzio askoko makinak eta xafla eraldaketaren alorreko makinak ere, gure bezeroen lehiakortasuna hobetzeko eta haientzat ahalik eta efizientziarik eta produktibitaterik handiena lortzeko.

EKOIZPEN PLANTA AURRERATUAK

15 ekoizpen planta ditugu, eskaintzen ditugun teknologia eta soluzio guztietara erantzuteko prest eta egokituta. Neurri txikiak eduki arren ultradoitasuna eskatzen duten makinak fabrikatzeko guneak zein neurri handiko makinetarako edo giltza eskura erako fabrikazio lerro osoetarako egokitutako inguruneak.

Gurer lantegi nagusiak Espainian, Alemanian, Erresuma Batuan eta Herbeheretan daude.

IKERKETA ETA GARAPENERAKO ZENTRO TEKNOLOGIKOA

Industriako fabrikazio eta ekoizpenerako teknologietan espezializatutako zentro teknologiko bat dugu, non gure sektorean egun dauden eta etorkizunean egongo diren erronkei erantzuteko gai diren teknologia berriak sortu, eskuratu eta garatzen diren.

Gure zentro teknologikoak munduko ikerketa erakunderik ospetsuenekin elkarlanean dihardu, eta elkarlan horri esker beti abangoardian egon gaitezke eta gure produktuetan azken garapenak txertatu ere bai.

FUNTSEZKO PIEZEN MEKANIZAZIORAKO INSTALAZIO ESPEZIFIKOAK

Fabrikazio aurreratuko bi planta ditugu, non gure makinen osagairik garrantzitsuenak mekanizatzen diren. Horrek bermatzen du doitasun handiko osagaiak edukiko ditugula guk geuk erabiltzeko.

Instalazio hauek osatzeko azken belaunaldiko egiaztapen bitartekoak ditugu. Bitarteko horiekin bermatu dezakegu gure makinen funtsezko piezek behar duten mekanizazioko kalitatea edukiko dutela.

BURUEN FABRIKAZIO AURRERATUKO GUNEA

Buruen Fabrikaziorako Zentro Aurreratu bat dugu, SORALUCEren fresaketa, mandrinaketa eta torneaketako buruen gama estandarraren fabrikaziorako eta aplikazio eta eragiketa berezietarako buruen fabrikaziorako.

Diseinutik bukaerako produktura arte, buruen fabrikaziorako zentroak diseinatu, fabrikatu, muntatu, egiaztatu eta abian jartzen ditu fresaketa, mandrinaketa eta torneaketako buruak.

DOITASUNEZKO ETA SUPERDOITASUNEZKO OSAGAIEN FABRIKAZIO AURRERATUKO UNITATEA

Osagaien neurketa eta kontrol zorrotza, protokoloei jarraituta muntaketa egitea, eta kalitatea egiaztatzea eta kontrolatzea, lan horiek guztiak “gela zuri” batean egiten dira, non hezetasuan eta tenperatura kontrolatuta dauden.

Nola lagun zaitzakegu?