Informazio korporatiboa

Danobatgroup industri talde bat da eta makina-erreminten fabrikazioan, balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako garapenetan, giltza eskura erako ekoizpen sistemetan eta zerbitzu teknologikoki aurreratuetan espezializatuta dago, eskakizun zorrotzeko sektoreentzat, hala nola automobilgintza, aeronautika, tren garraio edo energiaren sorrerako, besteak beste.

Taldeak, MONDRAGON Korporazioko kidea baita, 65 urteko ibilbidea egina du doitasun handiko sistemak garatzen eta fabrikaziorako teknologiak ikertzen eta aplikatzen.

Danobatgroup-en makina-erreminten eskaintza multi teknologiko osoena eta sendoena dugu, giltza eskuan lerroak eta aplikazio espezifikoetarako soluzioak, teknologia handiko sektore eta bezeroentzat.

Industria-taldearen eskaintza bi marka nagusirekin merkaturatzen da: batetik, Danobat erreferentzia izanik balio erantsi handiko soluzioetan, artezketa, torneaketa, ebaketa, puntzonaketa, tolesketa eta material konposatuko piezen ekoizpenaren automatizazioaren esparruan, eta bestetik, Soraluce liderra da fresatzeko makinetan, mandrinatzeko makinetan, torneaketa bertikaleko zentroetan eta funtzio anitzeko makinetan.

Danobatgroupek, bezeroekin lankidetza estuan, giltza eskura soluzioak garatzen ditu sektore hauetako aplikazio espezifikoetarako: aeroespaziala, trena, automozioa, energia, petrolioa eta gasa, eta xafla eraldatzea.

Danobatgroupek konplexutasun handiko ekipamenduen fabrikazioan dihardu, etengabe aldatzen ari den sektore heldu eta zorrotz batean, makina-erreminten sektorean, alegia, eta horregatik taldeak bere sarreren %8 eta %10 artean berrikuntzan inbertitzen du.

Europako makina erreminta produktorerik aipagarrienetakoa izanik 1.300 bat langile ditu, eta 300 milioi euro inguruko fakturazioa erregistratzen du urtean, eta kopuru horretatik %90 nazioarteko merkatuetatik datorkio. Nazioarteko bokazioa eta kanpoko merkatuetara irekitzea izan dira beti Danobatgroupen nortasun ezaugarrietako bat, izan ere, 30 urte baino gehiago dira bere mugetatik kanpo zerbitzuak ematen eta produktuak saltzen ari dela.

Enpresak 16 ekoizpen planta ditu, gehienak Euskadin eta Alemania, Herbehereak edo Erresuma Batua bezalako herrialdeetan, eta Bikaintasun Zentroak herrialde estrategikoetan, hala nola Alemania, Italia, Estatu Batuak eta Txina.

Danobatgroup-i buruzko informazio gehiago, esteka honetan