DANOBATek aldakortasun handiko bi makina garatu ditu artezteko Grupos Diferenciales enpresa arabarrarentzat. Artezteko makina horiekin neurri handiko piezak torneatu, arteztu eta neurtu daitezke, oso prozesu eraginkorraren bitartez eta kalitaterik handiena bermatuta.
Erronka
Grupos Diferenciales enpresa arabarra transmisio mekanikoetarako engranaje aurreratuetan espezializatuta dago, besteak beste automobilgintzan, itsasoko garraioan, trengintzan edo aeronautikan erabiltzeko, eta teknologiko aurreratuak diren eta balio erantsi handia duten lanak egiteko ditu mekanizatzen zailak diren eta perdoi zorrotzak dituzten materialak erabiliz.
...