Ideiak errealitate bihurtzen

Adituak gara balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako soluzio aurreratuetan, industria sektorerik zorrotzenetan.

Esperientzia sendoa daukagu mekanizazio prozesu aurreratuetan, eta premia bakoitzera egokitutako neurrirako soluzioak diseinatzen ditugu bere sektorean liderrak diren enpresekin batera. Soluzio horien barruan daude, besteak beste, aurretiazko ingeniaritza lanak, mekanizazio prozesuen azterketak, ekoizpenaren simulazio lanak, ekipoen zehaztapen teknikoak, instalazioen eskakizunak eta lerroa lantzeko beharrezkoa den pertsona taldea.

Soluzio erabat automatizatuak hornitzen ditugu, tartean direla piezak manipulatzeko sistema robotizatuak dituzten fabrikazio eta ikuskapen ekipoak, geure kontrol sistemak kudeatutakoak.

Proiektuak instalatzeaz eta ekoizten jartzeaz arduratzen gara, munduko edozein tokitan.

Behin lanean daudela, ekipoen eta prozesuen monitorizaziorako dugun azpiegitura eskaintzen dugu. Azpiegitura horrekin, diagnostikoa egin dezakegu akatsak baldin badaude, bai eta ekipoen mantentze lan prebentiboak egin eta makinen funtzionamendua eta mekanizazio prozesuaren baldintzak etengabe optimizatu ere.

Proiektuko ideia fasea DANOBAT

IDEIA

Gure bezeroekin egiten dugu lan soluziorik hoberena definitzeko

Productuaren diseinu fasea DANOBATGROUP

DISEINUA

Fabrikazio prozesuaren eta beharrezkoa den ekipamenduaren diseinua egiten dugu

Gauzatzea

GAUZATZEA

Fabrikazioaz eta ekipoen hornikuntzaz arduratzen gara

Prest jartzea

PRESTATZE LANAK

Instalatzeaz eta martxan jartzeaz arduratzen gara

Proiektuko operazio fasea DANOBATGROUP

ERAGIKETA

Soluzioak ezin hobeto funtzionatuko duela bermatzen dugu

Proiektuko ideia fasea DANOBAT

Hauek dira gure ardurak:

  • Ekoizpen fluxua definitzea
  • Mekanizazio prozesua definitzea
  • Ekipamenduaren zehaztapenak
  • Ekoizpenaren simulazioa
  • Mekanizazio prozesuaren simulazioa
  • Instalazio premiak
Elkarlana ideia sortzen denetik gauzatzen den arte, eta konpromisoa proiektuaren bizitza osoan.
Productuaren diseinu fasea DANOBATGROUP

Hauek dira gure ardurak:

  • Mekanizazio eta ikuskapen denboren azterketak
  • Ezarpen planoa
  • Ekipoen hornikuntza
  • Zimenduen planoa
  • Automatizazioaren zehaztapenak
  • Kontrol sistemen zehaztapenak
  • Prebentzio metodoak, hala nola “Akatsen eta efektuen azterketa modala” (AMFE) eta kalitate planak, besteak beste.
  • Bezero edo herrialde bakoitzaren estandarrak betetzea (AAR, GOST, etab.)
Elkarlana ideia sortzen denetik gauzatzen den arte, eta konpromisoa proiektuaren bizitza osoan
Gauzatzea

Hauek dira gure ardurak:

  • Geure ekipamendua fabrikatzea
  • Hirugarrenen ekipamenduaren hornidura eta onarpena
  • Erremintak eta tresnak prest jartzea
  • Mekanizazio eragiketak programatzea eta prest jartzea
  • Monitorizazio eta kontroleko softwarea ezartzea
  • Ekipoen eraginketarako eta mantentze lanetarako dokumentazioa
Elkarlana ideia sortzen denetik gauzatzen den arte, eta konpromisoa proiektuaren bizitza osoan
Prest jartzea

Hauek dira gure ardurak:

INSTALAZIOA ETA PREST JARTZEA:

  • Logistika
  • Ekipoen instalazioa
  • Ezarpena gainbegiratzea

AUTOMATIZAZIOEN INGENIARITZA:

  • Ekipoen integrazioa
  • Softwarea pertsonalizatzea eta kontrola

PROZESUEN INGENIARITZA:

  • Mekanizazio prozesua prest jartzea
  • Kalitateari eta produkzioari lotutako baldintzen kontrola

ONARPENA:

  • Onarpen proba diseinatzea eta gauzatzea
  • Martxan jartzea
  • FAT prozedurak: Egiaztapen geometrikoak, doitasunen egiaztapenak eta mekanizazio prozesuena
  • Formazioa
  • Bukaerako onarpena
Elkarlana ideia sortzen denetik gauzatzen den arte, eta konpromisoa proiektuaren bizitza osoan
Proiektuko operazio fasea DANOBATGROUP

Hauek dira gure ardurak:

LAGUNTZA TEKNIKOA:

  • Produkzioari laguntzea
  • Eragiketari buruzko txostenak
  • Prestakuntza espezializatua

MANTENTZE LANAK:

  • Bermea
  • Ordezko piezak
  • Hotline zerbitzu teknikoa

PROZESUAREN OPTIMIZAZIOA:

  • Mantentze lan prebentiboak
  • Kontrol panelaren barruan sartzen diren asteko, hileko eta urteko mantentze lanen gidak
  • Kalibrazio eta diagnostikoko zerbitzuak
  • Ekipoen monitorizazioa
  • Sistemaren errendimenduaren ikuskapenak

INSTALAZIOEN EGUNERAKETAK:

  • Softwarea eguneratzea eta kontrola
  • Makinen birkokapena
  • Instalazioak handitzea
Elkarlana ideia sortzen denetik gauzatzen den arte, eta konpromisoa proiektuaren bizitza osoan

PROIEKTUEN KUDEAKETA INTEGRALA

Giltza eskura eran eskaintzen ditugun proiektuak kudeatzen egiten dugun lan onaren arrakasta, proiektuak kudeatzeko dugun era integralari zor diogu (PMP Egiaztagiria). Hauek dira gure ardurak:

  • Proiektua definitzea(atazak, plangintza, betekizunen onarpena, aurrekontua)
  • Proiektua diseinatzea eta planifikatzea (kalitatearen kontrola eta segurtasun eta arriskuen plana)
  • Proiektuaren kudeaketa integrala (aldaketak, arriskuak, kudeaketa ekonomikoa, egiaztagiriak,...)
Nola lagun zaitzakegu?