Skip to main content
2013/01/11

Urtarrilaren 24tik 31ra bitartean DANOBATGROUP Indiak bere produktuak ikusgai jarriko ditu Bangaloreko IMTEX 2013 azokan

Urtarrilaren 24tik 31ra bitartean DANOBATGROUP Indiak bere produktuak ikusgai jarriko ditu Bangaloreko IMTEX 2013 azokan

DANOBATGROUPek DANOBAT eta SORALUCE bere produktu marka bien azken aurrerapenak eta teknologiak ikusgai jarriko ditu Indian egingo den  IMTEX 2013 makina-erremintaren azokaren 16. edizioan. DANOBATGROUPek SORALUCE KB-150-W fresatzeko makina horizontal berria eta DANOBAT markako neurri handiko tornu bertikal baten RAMa erakutsiko ditu azokan, zehazki 2A pabiloiko C1010 erakustokian. Horretaz aparte, beste produktu batzuen informazio zehatza ere emango da, esaterako, hauena: ebaketarako zerrak, 3D plasma, fresatzeko-mandrinatzeko makinak, trenen ekipamenduak, artezteko makinak, zulatze unitateak, puntzonatzeko makinak, panelatzeko makina automatikoak, tornuak eta laser bidez mozteko makinak. SORALUCE KB-150-W gama berria T motako mandrinagailu bat da, 3.000 kg-ra arteko pieza handien aurpegi bat baino gehiago eraginkortasunez mekanizatzeko balio duena. T motako konfigurazioarekin makina zurrun-zurruna izatea bermatzen da, bai eta mekanizazioa efizientziarik handienarekin egitea ere.  Makinari proba bereziak egiten zaizkio bere fidagarritasuna eta doitasuna egiaztatzeko, SORALUCE etxeko estandar zorrotzen arabera. Egitura oso zurruna da eta kainaren diseinua berezia da, erabat hozteko sistema bati esker termikoki egonkorra baita, eta horri denari esker makina oso zehatza da epe luzean. KB-150-W makina garatzeko elementu finituen metodoa erabili da, eta horrekin makina ahalik eta zurrunena izatea lortu da, bai eta egon daitezkeen bibrazio arazoak ahalik eta gutxienak izatea ere. Bere diseinu sendoari eta dinamika handiari esker, ebaketa indar eta abiadura ezin hobeak lortzen dira. DANOBATGROUP Indiak gama handiko produktuak eta makina-erremintetarako soluzio integralak eskaintzen dizkie Indiako enpresei, bai eta beraien lehiakortasuna garatzeko laguntza eta etengabe laguntzeko konpromisoa ere.