Skip to main content
2012/08/31

DANOBATGROUPek lehenengo bider erakusketa egingo du BukarestekoTIB-en urriaren 17tik 20ra

DANOBATGROUPek lehenengo bider erakusketa egingo du BukarestekoTIB-en urriaren 17tik 20ra

DANOBATGROUPek Errumanian duen osagaien produkzioan espezializatutako DANOMAR enpresaren bidez, bere azken aurrerapenak eta teknologiak erakutsiko ditu Errumanian, SORALUCE TA-25-A bankada finkodun fresatzeko makina, eta baita beste produktu batzuk ere, mozteko zerrak, 3D plasma, fresagailu-mandrinagailuak, trengintzarako ekipamenduak, artezketa makinak, zulaketa unitateak, puntzonatzeko makinak, paneladora automatikoak, tornuak eta laser bidezko mozketarako makinak. TIB, Bukaresteko Nazioarteko Azoka Teknikoa, Errumaniako azoka teknologikorik handiena da. Besteak beste ondorengo sektoreetako erakusleak izaten ditu; ingenieria mekanikoa, elektrikoa, elektronikoa, automatizazioa, TIC, kimika eta petrokimika, zerbitzu industria, metalurgia eta soldadura, trasnportea eta biltegiratzea.