Skip to main content
2012/09/14

DANOBAT eta SORALUCE Stuttgarten egingo den AMB 2012 erakustazokan izango dira irailaren 18tik 22ra

DANOBAT eta SORALUCE Stuttgarten egingo den AMB 2012 erakustazokan izango dira irailaren 18tik 22ra

DANOBATek eta SORALUCEk, DANOBATGROUPen produktuen bi markek, torneatzeko, artezteko, fresatzeko eta mandrinatzeko soluzio onenak erakutsiko dituzte AMB azokan; AMB nazioarteko azoka da, metalurgia alorrekoa, eta Stuttgarten egiten da. DANOBAT 8. Pabiloian egongo da, C34 Standean, eta arteztean eta retrofittinean teknologia aurreratuko eta produkzio maila altuko soluzioak aurkeztuko ditu. Standean IRD 200, LG 600 eta ESTARTA 315FV artezteko makina horizontalak erakutsiko dira. Bestalde, SORALUCE 9. Hallean egongo da, A35 Standean. Bertan duen BIMATEC-SORALUCE Zerspanungstechnologie GmbH delegazioaren bitartez fresatzeko-mandrinatzeko makina gamako modelo hauek aurkeztuko ditu: bankada finkodun TR-25 fresatzeko makina, mahai finkoaren gainean zutabe mugikorra duten belaunaldi berriko SL-6000 fresatzeko makinak, eta F-MT fresatzeko-torneatzeko zentro multi-funtzionala; horrez gain, puntako sektoreetarako hainbat aplikaziotan eman diren errendimendu altuko soluzioak aurkeztuko ditu. AMB egin den aurreko aldietan bezala, DANOBATGROUPek uste du tokiko eta nazioarteko bezeroekin harremanak sendotzeko balioko duela azokak.