Skip to main content
2014/05/01

Ateak zabaltzeko egunak torneaketa bertikaleko zentroak

Ateak zabaltzeko egunak torneaketa bertikaleko zentroak

Maiatzaren 5etik 8ra, SORALUCEk bere ateak irekiko ditu SORALUCE Torneaketa Bertikaleko Zentroen gama berria aurkezteko. SORALUCEk bere produktu gama osatu du Torneaketa Bertikaleko Zentroekin; aurretik DANOBATek fabrikatzen zituen eta, aurrerantzean, SORALUCE markarekin fabrikatu eta merkaturatuko dira. Erabaki horrek VTC gamako Torneaketa Zentroen merkatuari erantzun logikoa ematen dio, Fresatzeko eta Mandrinatzeko makinen bezeroak, askotan, Torneaketa Bertikaleko Zentroen bezeroak ere baitira. Estrategia horren emaitza gisa, bezeroak izango dira SORALUCE produktuaren katalogoa zabaltzearen onurak jasoko dituztenak, orain solaskide berarengandik iritsiko baitzaizkie. Ateak zabaltzeko jardunaldietan, VTC-2500 eta VTC-4000 modeloak erakutsiko dira, eta zuzenean hainbat erakustaldi eta mekanizazio proba egingo dira.