Diagnosia eta laguntza teknikoa urrutitik

On-line laguntza

On-line laguntza teknikorako ditugun pertsonek berehala ulertzen dituzte eskatzen zaizkien zerbitzuak eta ziurtatzen dute ekipoak erabat erabilgarri egongo direla, mantentze lanen kostuak minimizatuta.

Laguntza teknikoa

Makina internetera konektatuta eta urrutiko laguntza teknikorako lerroaren bitartez, esperientzia handiko pertsonek osatutako egitura indartsu bat eskaintzen diegu gure bezeroei, zeinaren bidez matxurak urrutitik lokalizatu eta zuzendu baitaitezke.

Aukera horrekin murrizten dira ekipoak ekoitzi gabe ematen dituen denbora tarteak.

Mekanizazio prozesuetan eta makina prozesuetan ditugun adituak bezeroarekin elkarlanean ari dira makinaren funtzionamendua eta piezaren mekanizazioa optimizatzen.

Gure laguntza zerbitzuaren barruan lan hauek sartzen dira:

  • makinaren etengabeko monitorizazioa eta
  • datu historikoen biltegiraketa
  • egoera bistaratzea eta funtzionamenduaren gaineko txostenak
  • diagnostikoa eta matxuren konponketa
  • makina eta prozesua optimizatzea

Laguntza teknikorako zerbitzua

Mesedez, aukeratu zure produktuarentzat egokiena den Teamviewer bertsioa

Nola lagun zaitzakegu?