DANUNI gama hegazkinen lurreratze trenetarako osagaien barrualdeak eta kanpoaldeak artezteko garatu da, esaterako forma konplexuko pistoien barruko zein kanpoko zilindroak.
"GAP" bankada duen artezteko makina honek artezte prozesuaren iraultza ekarri du, forma konplexuko piezei puntu arteko buelta osoa ematen uzten duelako. DANUNI modeloarekin bezeroek mantentze lanetan ematen duten denbora %50 ere murriztu dezakete, barrualdeak eta kanpoaldeak artezteko lanak makina bakarrean egiten direlako, eta inbertitutakoa azkar berreskuratuta.
DANUNI makinekin bermatu egiten da gainazalen eta dimentsioen akaberetan artezteko beste teknika batzuekin lortutako emaitzak baino hobeak lortzea. Konponketa lanen kasuan, geruza zaharra ondo kentzea bermatzen da. Pieza bukaerako mekanizaziorako itzultzen denean, ondo jakiten da zein den gaineko geruzaren lodiera eta lodiera hori uniformea den. Doitasun, abiadura eta zehaztasun maila hau aurretik lortutako emaitzak baino askoz handiagoa da.
Makinak hainbat neurri, modelo eta konfiguraziotan agertzen dira, emango zaien aplikazioaren eta bezeroaren eskakizunen arabera. 4100 mm-ko iraulketa ere behar duten lurreratze trenen osagaiak landu ditzakete. Gainera, luzeran 2550 mm ere dituzten barruko diametroak arteztu ditzakete.
2500/2500 |
3050/3750 |
4100/3750 |
||
Iraulketa max GAPen |
mm |
2500 |
3050 |
4100 |
Puntuen arteko luzera max. |
mm |
2500 |
3750 |
3750 |
GAPeko zabalera max. |
mm |
800 |
1400 |
1400 |
Mahai gaineko iraulketa max. |
mm |
840 |
1600 |
1600 |
Harriaren neurri max. |
mm |
915 x 75 |
915 x 75 |
915 x 75 |
Kanpoko torlojuaren eragingailua |
kW |
20 |
20 |
20 |
Barruko torlojuaren eragingailua |
kW |
9 |
9 |
9 |