Cooper Roller BearingsGama astuneko errodamenduak artezteko eta torneatzeko soluzio osoa

Erronka

  • Gama astuneko eta balio erantsi handiko errodamenduak artezteko, torneatzeko eta neurtzeko soluzio osoa
  • Pieza prestatzeko prozesuetan makinak geldi ematen dituen denbora tarteak ezabatzea.
  • Piezak azkarrago mekanizatzea entrega epeak murrizteko, neurri handiko errodamenduen gaman.

Soluzioa

  • Piezak behin bakarrik lotuta mekanizatzea.
  • Material harroketan eskakizun zorrotzetarako eta perdoi zorrotzetarako bereziki egokitutako makina.
  • CBN artezte prozesua, arbastu eta akabera aurreko prozesuak asko optimizatzen dituena mekanizatu beharreko material gehiegi dituzten piezetarako.
  • Prestaketarako mahaia kanpoan; horrek nabarmen murrizten ditu prestaketarako denborak. Langileak makina martxan dagoela prestatu dezake pieza.

Ekipamendua

VG-1500 artezteko makina bertikala

  • Ardatz optimizatua CBN harrietarako
  • B ardatza “hirth” akoplamenduarekin
  • Gogorrean torneatzeko erreminta
  • Prestaketarako mahaia kanpoan

Beharrezkoak diren metala harrotzeko abiadura handietara eta perdoi zehatzetara bereziki egokitzen den makina.

  • Pat Smith
  • Cooper Roller Bearings

Cooper Roller Bearings

Cooper Roller Bearings Gama astuneko errodamenduak artezteko eta torneatzeko soluzio osoa 1
Cooper Roller Bearings Gama astuneko errodamenduak artezteko eta torneatzeko soluzio osoa 2
Cooper Roller Bearings Gama astuneko errodamenduak artezteko eta torneatzeko soluzio osoa 3
Cooper Roller Bearings Gama astuneko errodamenduak artezteko eta torneatzeko soluzio osoa 4

Elkarrizketa

Pat Smith, Cooper Roller Bearings

Cooper liderra da munduan arraboldun errodamendu zatituen teknologian, eta 120 urte baino gehiago dira merkatuan dagoela. Katalogo estandarreko errodamenduen gamaz gain, ingeniaritza tekniko pertsonalizatuko ahokaleku eta errodamendu bereziak ere eskaintzen ditu, ardatzaren neurrira zatituta, 30mm-tik 1.250mm-ra arteko ardatzetarako.

Cooperren soluzioa, altzairugintza, meatzaritza, ontzigintza, energia eta eraikuntza sektoreetara bideratuta dago. Aplikazio hauetan fidagarritasuna eta malgutasuna oinarrizko faktoreak dira produktuaren errendimendua lortzeko.

Cooper Roller Bearings DANOBATekin harremanetan jarri zen artezteko makina bertikal bat garatzeko. Garai hartan zer prozesu jarraitzen zen piezen mekanizaziorako? Zer ikusi zuten Danobaten proiektu honetarako haiekin harremanetan jartzea erabakitzeko?

Ikerketa zorrotza egin ondoren, saiakuntza osagaietan egindako probak barne direla, Danobat aukeratu zuten, egoki konbinatzen dakielako eremu horretan duen esperientzia eta teknikari eta asistentziari lotuta duen  know how handia kapital inbertsioaren errendimendu onargarria lortzeko premiarekin.  Proiektuaren lehen urratsetatik bertatik agerian geratu zen ohiko soluzio batekin ezin izango zirela Cooperren premiak ase; hori horrela, DANOBAT lanean hasi zen berehala makinaren diseinuan aldaketak egiteko, hobekuntzak txertatuz eta eguneraketak eginez, beharrezkoak diren metala harrotzeko abiadura handietara eta perdoi zehatzetara bereziki egokitzen den makina prestatzeko.

Cooperrentzat funtsezkoa izan da DANOBATek Erresuma Batuan duen zerbitzu enpresa hurbil edukitzea; izan ere, Cooperretik kilometro gutxira dago. Danobat makina txiki batzuetarako Newallek aurretik eskaini zitzaien zerbitzuarekin izandako esperientzia garrantzitsua izan da tamaina handiagoko makinak aukeratzerakoan.

Cooperreko eta DANOBATeko ingeniariek elkarrekin egindako azterketa eta lanen ondoren, Danobateko ingeniariek mekanizazio prozesua aldatu eta gogorrean torneatzetik CBN harriz arteztera pasatzea proposatu zuten.  Nola hartu zuten erronka teknologiko hori?

Proiektuarekin hasi zirenean, Cooperrek garbi ikusten zuen makina berrian prozesu biak txertatu beharra zegoela, hau da, gogorreko torneaketa eta artezketa txertatu behar zirela. Eta, izan ere, teknologia biak erabiltzen jarraitzen dugu, nahiz eta gogorreko torneaketa hasieran aurreikusi zen baino gutxiago erabiltzen den eta CBN artezketa, berriz, gehiago.  Horretarako, Cooper eta DANOBAT lankidetza estuan aritu dira CBN artezketa prozesua eta makinak diseinuaren aldetik bete beharreko baldintzak garatzen, eta horren emaitza izan da, prozesuko zenbait elementutarako, arbastatze eta aurreakaberako prozesuetako material harroketarako biderik azkarrena, alde handiz.

Zer abantaila ekarriko ditu, azkenean, teknologia hori duen makina baten garapenak?

Teknologia berri horren ezarpenari esker, Cooperrek bere gaitasun orokorrak areagotu eta piezak azkarrago prozesatu ditzake, eta horrek, era berean, ahalbidetu egin du errodamendu handiagoen kasuan entrega epea askoz ere laburragoak izatea.

DANOBAT makina hauek prestaketak kanpoan egiteko mahai batez hornituta datoz.  Horrek makina prozesatu beharreko hurrengo pieza prestatzeko denborak nabarmen murrizten lagundu du.

Azaldu zenezake zer abantaila ditu sistema honek bere aplikaziorako?

Aurreko prozesuetan pieza makinaren barruan prestatzen zen, eta horregatik, eragiketa ahal izateko, makina gelditu beharra zegoen.  Osagaiaren arabera, makina ordubete edo bi egon zitekeen geldi. Orain, berriz, kanpoko estazioari esker, langileak makina martxan dagoela prestatu dezake pieza. Guretzat hori prozesu osoaren hobekuntza handia da, makinaren geldialdien denborak desagertzen direlako.

Kontuan izanik esperientzia hau eta jada instalatuta dauden Danobateko bi artezteko makina bertikalak, ikusten al duzu Danobat etorkizuneko soluzioak garatzen jarraitzeko bazkide gisa?

Danobatekin batera egindako lanaren esperientzia oso positiboa izan da oro har, alde biek ezagutza berriak eskuratu dituzte eta biek atera dute etekina esperientziatik. Ez dago dudarik, etorkizunean Danobatekin lanean jarraituko dugu.

Ezagutu gehiago

Nola lagun zaitzakegu?