Soluzio bereziak garatzen ditugu pieza bakoitzaren produkzio eta kalitateko betekizunei erantzuteko
Gure soluzioak bereziki egokituta daude automobilgintzako osagaiak nazioarteko estandarren arabera fabrikatzeko.
Ibilbide luzea daukagu automobilgintzaren esparruan, orain dela sei hamarkadatik hona, eta tarte horretan soluzio teknologikoki aurreratuak garatzen lagundu dugu, sektorearen erronka nagusiei erantzuteko; gaur egun, erronka da soluzioak fabrikazio digitalaren arloan bilatzea.
Artezteko makina zilindrikoak –bai kanpoalderako bai barrualderako–, artezteko makina zentrogabeak eta tornuak diseinatu, garatu eta fabrikatzen ditugu hainbat aplikaziotarako, horien artean egonik birabarkiak, espeka ardatzak, abiadura kaxaren ardatzak, diesel injekziorako ponparen ardatzak edo steering rackaren osagaiak, automobilgintzaren sektorearen nazioarteko homologazio arau zehatzak zorrotz betez.
Automobilgintzaren sektorean emandako 60 urteko historian, makina indibidualak eta lerro osatuak garatu ditugu osagaiak mekanizatzeko, betiere goi mailako teknologia aplikatuta.
Ba al dakizu...
Duela 10 urte VOLVO bisitatu genuen, eta han ikusi genuen DANOBAT tornuak erabiltzen zituztela bere osagaiak fabrikatzeko, eta konturatu ginen zer abantaila zituzten makina horiek erabiltzean. Beraz, pentsatu genuen soluzio ona izan zitezkeela gure altzairuzko birabarkiak mekanizatzeko.
Urteak igaro ahala, gure piezek aldaketak izan dituzte diseinuan (neurriak, forma, etab.), baina DANOBATek aldaketa horietara egokitzen jakin izan du, eta gure produktuetarako soluzio osoa eta egokia eskaini digu, beti teknologiarik aurreratuenarekin.