Aeroespaziala

Espezialistak abioiaren motorraren eta lurreratze trenaren osagai kritikoak fabrikatzeko eta mantentzeko soluzio aurreratuen horniduran

Soluzio bakarrak eskaintzen ditugu abioiaren motorraren turbinaren (errotorea, estatorea, alabeak eta ardatz nagusiak) eta lurreratze trenaren osagai kritikoak fabrikatzeko eta mantentzeko.

Esperientzia sendoa daukagu fabrikazio prozesu aurreratuetan eta azken teknologia barneratzen duen ekipamendu bereziaren garapenean.

Horrek ahalbidetzen digu fidagarritasun, produkzio eta kalitatearen inguruko baldintzak betetzea, jatorrizko ekipamenduen fabrikatzaileek (OEM) eta aeronautikako mantentze lanean munduan puntakoak diren enpresek eskatzen duten bezala.

Ba al dakizu...

Motor eta airelineen fabrikatzaile nagusiek DANOBAT teknologia dute

Motor eta airelineen fabrikatzaile nagusiek DANOBAT teknologia dute motorren eta lurreratze trenen osagai kritikoak fabrikatzeko.

15 urte daramagu geure neurgailu propioak fabrikatzen

Neurketen garrantzia kontuan izanik, DANOBATek 15 urte darama bere neurgailu propioak fabrikatzen. Alabe bakoitza neurtzen dugu errotorea 6000 rpm-ra biratzen denean. Neurketa pieza ukitu gabe egiten da, 1 mikrako bereizmenarekin.

20 urte baino gehiago daramagu software berezi bat garatzen

Software propioa sartzen dugu gure soluzioetan, piezen osotasuna bermatzeko.

Sektoreko erreferenteek dagoeneko gugan jarri dute konfiantza euren proiekturik estrategikoenetarako

AERO ENGINE
AEROMEC
AERO NORWAY
AIR FRANCE INDUSTRIES
ANA
BENDIX LANDING GEAR
DELTA AIRLINES
EAGLE SERVICES ASIA
EMIRATES
FAG AEROSPACE
GENERAL ELECTRIC
HAESL
HANWHA TECHWIN
IBERIA
IHI
ITP
JAL
KLM
LUFTHANSA
PRATT & WHITNEY
REVIMA
ROLLS ROYCE
RUAG
SAESL
SAFRAN
SR TECHNICS
THAI AIRWAYS
TURKISH AIRLINES TECHNIC
UNITED AIRLINES
Nola lagun zaitzakegu?